«Indarkeriarekin ez goaz inora», esan du Ibarretxek asteko gertakarien ondoren
Egungo espetxe politika aldatzearen alde egin zuten atzo Durangon Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Iñigo Urkullu EAJko buruak. Ibarretxek ez zien aste honetan espetxean izandako bi heriotzei aipamenik egin, EAren eta EAJren hautetsien aurrean egindako hitzaldian. Bai hark, zein Urkulluk, jarraian ETAk bere jarduera armatua gelditu behar duela nabarmendu zuten. «Indarkeriarekin ez goaz inora», laburbildu zuen Juan Jose Ibarretxek.
DURANGO
Lakuako Gobernuak aste honetan egindako diskurtsoarekin jarraituz, «lasaitasuna» eta «itxaropena» eskatu zituen atzo Juan Jose Ibarretxek Durangon Udalbidek egindako biltza- rrean. Espetxean gertatu diren bi heriotzak ez zituen aipatu bai ordea «lehergailuak» eta «batzokien suntsitzeak», baina espetxe politika aldatu behar dela esan zuen.
Alde horretatik, gainera, erakundeak «pertsona guztien eskubide guztien berme» bilakatzearen alde egin zuen lehenda- kariak. «Delitu ikaragarriak egin dituztenak barne», esan zuen.
Espetxe politika aldatzeko eskaera, hala ere, ETAren jarduerari lotu zioten bai Ibarretxek, baita Urkulluk ere. Lakuako gobernuburuak aipatu zuenez, bestelako kartzela politika behar da «bestelako uneak» laguntzeko. «Ezin da bakeaz hitz egin eta aldi berean lehergailuak jarri», esan zuen jarraian.
Iñigo Urkullu EBBko eledunak, bestalde, espetxeen esparruan erabiltzen den jokabidearen aldaketak «distentsioa» ekar lezakeela adierazi zuen, baina ETAren jarduerak eta gainerako «mehatxuek» eten behar dutela ziurtatu zuen aldi berean.
Ibarretxek gehitu zuenez, bere gobernua zein gainerako erakundeak «dagokien tokian» egongo dira, eta ETAri zuzendu zitzaion ondoren:«Indarkeria behin eta betiko gelditu behar du, ezin da xantaia egin, ezin dira lehergailuak jarri, ezin dira batzokiak, ‘herriko etxeak’ eta gainerako egoitza politikoak suntsitu alderdi horiek zu bezala pentsatzen ez dutelako. Hori ez da bidea, hortik ez goaz inora», esan zuen Ibarretxek.
Kritika uholdea jasan duen Ertzaintzaren jokabidea babesteko ardura Iñigo Urkulluk hartu zuen. Igor Angulo eta Roberto Saizi agur egiteko ekitaldiak ez zapuzteko deiari ezetza eman zion EBBko eledunak.
«Barne Sailak ez du legaltasuna finkatu argudiatu zuen Portugaleteko karga gertatu baino ordu batzuk lehenago; epaileen epaien eta erabakiek zehazten dute hori». Ondorioz, Batasunak, besteak beste, egindako gonbitak ezin dituztela onartu ziurtatu zuen Urkulluk. Bestalde, Batasunak eta gainerako eragileek legea bete behar dutela adierazi zuen.
Ibarretxek bezala, lasaitasuna eskatu zuen Urkulluk. Talde politikoei «zatiketa gehiago ez eragiteko» mezua helarazi zien, bestela «itxaropena moteldu» egingo delako.
Aralar, AB y Zutik ven «enorme falta de sensibilidad»
DONOSTIA Representantes de Aralar y Abertzaleen Batasuna (AB) comparecieron ayer para leer un documento suscrito por Zutik también en relación a los acontecimientos de esta semana. En él sitúan las dos muertes en prisión como «consecuencia» de la dispersión, anuncian mociones al respecto y critican la actitud del Departamento de Interior de Lakua. En concreto, consideran que Lakua ha mostrado «una enorme falta de sensibilidad» al «impedir la manifestación de los sentimientos que ha generado en familiares y amigos y en tanta gente la pérdida» de los dos presos. «¿Quién ha dicho que la violencia no ha generado muertos durante los últimos 1.000 días? En las prisiones han muerto dos presos políticos en la última semana, cuatro en los últimos dos años y trece desde 1985», afirma el texto al que dieron lectura Xabier Sarasua, en nombre de Aralar, y los representantes de ABAne Marie Grenie y David Aire, en un hotel de Donostia. En relación al caso del santurtziarra Igor Angulo, además, afirmaron que tienen dudas sobre la versión oficial, y exigieron que lo ocurrido «se aclare cuanto antes». Finalmente, las tres formaciones llamaron a la ciudadanía vasca «a que responda con rotunidad a estos trágicos y tristes sucesos» con el fin de que «las muertes de Igor y Roberto sean las últimas consecuencias de la violencia ligada con el conflicto entre Euskal Herria y los estados». Recalcaron de igual modo su apoyo a las movilizaciones convocadas. Las mociones serán presentadas en parlamentos y otras instituciones, a las que se pide que insten a los gobiernos español y francés a abandonar la práctica de la dispersión y otras cuestiones como la aplicación sistemática del primer grado.
|