GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-03-05
- Arrauna - Euskal Liga
Lehiaketa pribatu berria osatzeko akordioa itxi dute
·Taldeak, kantabriarrak barne, bi liga nagusitan banatuko dituzte

Asier AIESTARAN

DONOSTIA

TKE Ligatik kanpo dauden arraun elkarteek ere lehiaketa pribatua osatuko dute. Atzo Lekeition egindako bileran akordio horretara iritsi ziren bertan bildu ziren 18 elkarteetako ordezkariek. Lehiaketa pribatu berri horrek federazio eta erakunde publiko zein pribatu guztien laguntza bilatuko du, bi ligatan banatuko dira taldeak eta kantabriarrek ere bertan parte hartu ahal izango dute.

Hitzartu zutenez, lehiaketa pribatuaren barruan A eta B ligak antolatuko dira. Goiko mailan 12 taldek hartuko dute parte: 9 traineru euskaldunek eta 3 traineru kantabriarrek. Gainera, 9 talde euskaldun horietan, gutxienez, 3 talde bizkaitar eta 3 talde gipuzkoarrek sartu beharko dute nahitaez. Bederatziak osatu arte, sailkapeneko estropadaren emaitzak errespetatuko dira, eta beste guztiak bigarren mailan arituko dira. Kopuru horiek denak lehiaketa berria martxan jarri eta lehen urterako baliagarriak izango dira; hortik aurrera aldaketak egon daitezke.

Sailkapena bananduta

Traineru euskaldunek eta kantabriarrek sailkapen estropadak bakoitzak bere aldetik egingo dituzte. Santi Zumaran Isuntzako presidenteak azaldu duenez, proiektua talde kantabriarrekin «aurrez hitz eginda» zegoen, eta datorren martxoaren 18an beste bilera bat egingo dute Donostian, kantabriarrak ere han direla, lehiaketaren nondik norakoak gehiago zehazten joateko.

«Uste dugu behar-beharrezkoa dela arrauna kirol irizpideen arabera goitik beheraino egituratzea. TKEtik kanpo zulo bat dago eta hori estali behar dugu. Aurten berrikuntza bat izango da, eta agian akatsen bat egingo dugu, baina aurrera begira arraunlariek argi izango dute non dauden eta nora irits daitezkeen», esan du Zumaranek.

Kantabriarren aferaz, Zumaranek gutxienezko kupoa azaldu nahi du. «Denera 18 euskaldun eta 5 kantabriar bagara, A ligan 9 eta 3ko proportzioa nahiko egokia dela pentsatzen dugu. Horregatik hartu dugu erabaki hori lehen urterako. Hortik aurrera ikusiko dugu», adierazi du lekeitiarrak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ertzaintzaren jarrera ulertzeko zailtasunak
Euskal Herria
La familia de Sáiz denuncia a la cárcel de Aranjuez por posible negligencia
Euskal Herria
«Revivi lo ocurrido hace treinta ańos»
Jendartea
El fuego en una pensión de Bilbo se cobra cuatro vidas
Kirolak
Desplome a balón parado en Vila-real
Euskal Herria
La Ertzaintza también reprime el acto de despedida a Angulo y Sáiz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea