GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2006-03-08
Ruben Iglesias - Irakaslea. EHBEko eta UEUko kidea
Baloreen manipulazioa hezkuntza sisteman

Baloreen inguruan hitz egiten dugunean, entzuten dugunean, pertsonaren, norbanakoaren izatearen, jarreren oinarrira eraman gaitzake, baina badirudi, hauek ere, ez ditugula guztiok modu berean ulertuko, hautemangoŠ Baloreen gaia nahiko labainkorra dela esan dezakegu.

BadaŠ Zer dira baloreak? Zer da baloreetan heztea? Zergatik lantzen ditugu balore zehatz batzuk soilik? Nork/nortzuk aukeratzen dute zein balio landu behar diren? Irakasleok baloreei behar besteko garrantzia ematen al diegu? Azken batean, baloreetan ere manipulazioa ote?

Azken galderari erantzunez hasiko naiz. Galdera/ erantzun borobila, bai. Hala ere, baloreen manipulazioa ez da gertatzen soilik landu behar diren baloreen aukeraketa subjektiboa eta interesatua delako, alta, lantzen diren baloreak estatikoak eta unibertsalak balira lez lantzen direlako. Ikuspegi menperatzaileari bide eginez eta goitik beherako inposaketa indartuz.

Sistema kapitalistak bizirik irauteko beharrezkoak zaizkion balioak sortu, garatu eta definitzen ditu. Bere helburuak lortzeko hezkuntzaren funtzioa tresna bezala erabiltzen du. Curriculum ezberdinetan zeharka lerro gisa hainbat balore landu beharra azpimarratzen da, hala nola: hezkidetza, elkartasuna, besteenganako errespetua, aniztasuna edota ingurumen hezkuntza, baina hauek, hala ere, ikuspegi menperatzaile batetik eta egungo sisteman integratzeko, eta ez eraldatzeko, lantzen dira.

Pare bat adibide koskorrekin azaltzen saiatuko naiz aipatutakoa. Curriculumean ikasleekin ingurumenarekiko errespetua eta begirunea landu behar dela aipatzen da. Hala, birziklatzearen garrantzia azpimarratzen dute edota ozono geruzaren egoera, berau gehiago ez kaltetzeko norbanakoak hartu behar dituen neurriak finkatuz. Baina eta era berean, herri- tarren hitza eta erabakia errespetatu gabe, ingurumenari kalte itzela egiten dion Boroako zentrala irekitzen da, edota AHT, Jaizkibeleko portuaŠ gisako proiektu suntsitzaileak jartzen dituzte martxan. Hori al da ingurumen hezkuntza? Hori al da albokoa errespetatzea? Herriaren nahia onartzea? Hori al da elkartasuna?

Era berean indarkeria ezan hezi behar ditugu gure ikasleak, eta arazoak konpontzeko elkarrizketa eta akordioa dela bidea azpimarratu. Erabat ados. Baina nola egiten da hori, esaterako, espainiar Konstituzioaren 8. artikulua bezalakoak aintzat hartzen baditugu? Zein da artikulu horren mezua? Indarkeria, biolentzia botereak erabiltzen duenean dela soilik zilegia?

Finean honakoa adierazi nahi dut, egun lantzen diren balioak ez direla guk definitutakoak. Botereak erabakitzen du balio bakoitzaren mugak zeintzuk diren eta ariketa hori da manipulazioaren gailurra. Balio horien garapena jaiotzen garenetik hasten den prozesua da. Gizartean ezarrita dauden arau sozialek erakutsiko digute gazte-gaztetatik nolakoak izan behar dugun, zer maitatu behar dugun, zer ikasi behar dugun, zein telesaio kontsumitu behar dugun, nolako harremanak garatu behar ditugunŠ azken batean zer den zuzena eta zer ez. Horretarako, bizi garen statu quo-a mantendu eta elikatzeko, botereak tresna guztiak erabiltzen ditu: komunikabideak, polizia, errepresioa, hezkuntzaŠ

Baina zer dira baloreak?

Baloreak ezin ditugu ikusi, baina igarri eta sentitzen ditugu. Baloreak abstraktuak dira, ez dira begiekin ikusten, baina bai ikus daitezkeela adimenaren bitartez. Pertsonok baloreak geure jarrera eta jokabideetan azalarazten ditugu.

Baloreak pertsonaren identitateari hertsiki loturik azaltzen zaizkigun forma konplexuak dira; norberaren izatetik oso gertu daudenak, pertsonaren jarreretan eragina dutenak, norbe- re pentsamenduak eta idei- ak egituratzen dituztenak, sentimenduak baldintzatzen dituzte, jokatzeko, izateko eta egiteko erak baldintzatzen dituzten modu berean.

Baina baloreak ez dira soilik pertsonaren identitatearen baldintzatzaile, baloreek gizarte oso bat ere ezaugarritzen dute. Identitatea baloreek osatzen duten ardatzaren inguruan eraikitzen baita; beraz, baloreek pertsonaren eta gizartearen norabidea zehaztu dezakete.

Baloreak pedagogiaren ikuspuntutik erreferentziaren patroi edo arauak dira; helburuak eta jokatzeko irizpideak dira, finean.

Eta, baloreetan heztea?

Baloreetan hezteak ez gaitu baloreak lantzeko espazio konkretu batera mugatu behar. Eskola agenteak elkarreraginean dauden momentu oro landu eta borrokatu beharreko erronka da, beraz, eskola eszenatoki osoa izan behar da berauek lantzeko espazioa. Ikasleak noiz, nola eta zer egin, posizioak hartzen eta gaurko eta etorkizuneko erronkei bide ematen ikasi behar du, hau da, bizitzaren egoera desberdinetan egoki dagoena konbentzimenduz egiteko erremintak eskuratu behar ditu.

Gutako bakoitzak duen balore sistema, gizarte honetan egoten diren bizitza ereduei zuzenki loturik dago. Norbanakoan aldaketak edo transformazioak gertatzen direnean, aldaketa hauek eragin zuzena izango dute gizartearen baloreetan izango den berreraketan, nola nahi ere, borroka ideologikoen helburua balore aldaketan eragitea da.

Izan ere, kultura eta herri askoren apustua balioen transmisioa izan da gizartearen biziraupena eta ongizatea berma dadin.

Postmodernitate garai hauetan, geroz eta gehiago hitz egiten dugu baloreen hezkuntzari buruz, baina gero eta eszeptikoagoak gara baloreen eta horien lanketaren inguruan. Iritzi ezberdinak daude gai horren inguruan, baina denok pentsatzen dugu baloreetan heztea beharrezkoa dela. Eskolaren egunerokotasunean, ikasgeletan eta curriculumean ere, presente egon behar dute baloreak.

Gizarte bakoitza balore konkretuen ekarlea da, eta balore horiek norbanakoak ikasi egiten ditu. Baloreek gizartearen interes eta beharrei erantzuten diete, eta gizarteak, behar duen pertsona ereduaren arabera, hezkuntza-politika definitu eta ezarriko du.

Baloreen hezkuntza prozesu humanizatzailetzat jo dezakegu, prozesu indibidual eta sozialtzat, zeina pertsonaren bizitza guztian zehar gertatzen den, jakintza bera baino gehiago, eta azaleratzen den baino sakonagoa dena.

Baloreak: dinamikoak eta erlatiboak

Historian zehar baloreen esanahia aldatuz doa. Era berean momentu historiko berberean balore beraren zentzua ere ez da berdina. Izan ere, balore bakoitzak zentzu ezberdinak hartzen ditu kokatzen den testuinguruaren arabera. Baloreak, kulturalak dira beti eta inguruan, gizartean erroturik daude. Ez dago balore absoluturik, goitik behera inposatzen diren baloreak soilik bihurtzen dira absolutu.

Platonen nahiak aspaldian zapuztu ziren. Atenastarrak goraipatzen zuen kontzeptuen esentzia komun, unibertsal eta a-tenporala ezinezkoa dela dirudi, azken batean, ditugun balio unibertsal bakarrak giza eskubide unibertsalak dira, eta horiek elkarrizketa eta akordioaren bidez erabaki eta onartutakoak dira. Bide batez, berauek betetzeko mekanismoak sortzen hasi beharko genuke, hori baita benetako arazoa.

Baloreak ikuspegi dinamiko batetik ulertzen edo azaltzen baditugu, baloreak eraiki egin beharko ditugu gure errealitatetik eta esperientziatik abiatuta.

Elkarrizketa da dudarik gabe biderik egokiena eta agian bakarra, baloreen aplikazioari dagokionez, ez ikasleei baloreak ezarri eta bereganatzen ari diren jakin ahal izateko, baloreak denon artean bilatu eta aukeratzeko baizik. Saia gaitezen norbera, inortxok aldez aurretik erabaki gabe, norbanako, gizarte eta herri gisa nahi eta behar ditugun baloreak erabakitzen eta definitzen. Botereak konformismoari ausardiarekin, zoriontasunari diruarekin, arrakastari telebistarekin, disidentziari terrorismoarekinŠ izaera eta zentzua ematen dien bitartean, badirudi, duintasuna kontzeptuak ez duela izaterik, zentzurik batzuen baitan. Euskal Curriculuma lema izanik, saia gaitezen Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema eraikitzen; ekinaren ekinez bidea eginez baikoaz aurreraŠ -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cuidado con este 8 de Marzo
Jendartea
«Jendarteak emakumea zaintzailea izatea behar du. Sistema guztia horren gainean eraikita dago»
Euskal Herria
El tribunal reconoce que importantes pruebas contra Arregi y Alegria «no están»
Jendartea
Dos muertos y cuatro heridos al caer una avioneta
Ekonomia
Eta karrikak gaztez bete ziren
Jendartea
Las mujeres vascas cubren el déficit del sistema socio-sanitario público
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea