GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-03-08
- Tourra Euskal Herrira Itzuliko da
Euskal kutsu nabaria izango du Kanboko etapa irteerak
·Hiru egunetarako festa egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek

KANBO

Egundoko festa antolatuko dute datorren uztailaren 12an Kanbotik irtengo den Tourraren 10. etapa behar bezala ospatzeko. Vincent Bru antolakuntzako kideak Arnagan atzo hedabideen aurrean adierazi zuenez, Kanbo bezalako herri txiki batentzat «izugarrizko desafioa» dakar berekin horrelako ekitaldi batek, eta jada hasiak dira 100.000 euroko aurrekontua bideratzen.

Aurrez ere Tourra handik igaro izan den arren, aurten izango da lehen aldiz lasterketako irteera puntua. Kanboko antolatzaileek orain hiru urte lasterketa Baionara iritsi zenean helmuga eskatu zuten arren, helmuga izatea proposatu zuten errepideak oso estuak eta hertsiak ziren.

Etapa aurretik egin ohi den ibilbide berezia Michel Labegerie zelaitik irtengo da 12.15ean eta 5 kilometro egingo ditu herriko kale nagusiak igaroz. Etapari hasiera ofiziala, berriz, Itsasu parean emango zaio, 12.30 eta 13.00ak bitartean.

Tropela Kanbotik abiatu ostean Luhuso, Lakarra, Larzabale, Atharratze eta Santa Grazitik barrena ibiliko da Biarnon sartu baino lehenago. Etapa horretan Soudet eta Marie Blanque igo beharko dituzte txirrindulariek, eta 193 kilometroko ibilbidea Pauen amaituko da.

Ekitaldi ugari

Baina bezperarako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lapurdiko herrian. Astearte eguerdian bizikletan itzuli berezi bat egingo dute bertsolari eta dantzarien laguntzarekin. Arratsaldean, «Kirola, osasuna eta turismoa» gaitzat hartuta mahai-ingurua egingo dute. Eta gauerditik aurrera su-ikuskizuna izango da protagonista.

Gainera, Edmond Rostand idazle handia Kanbora itzuli zela ehun urte betetzen dira aurten, eta horrek ukitu berezia emango die haren oroimenez antolatuko diren ekitaldiei.

«Tourra urteko kirol gertaerarik garrantzitsuenetakoa da, eta uztailaren 12an mundu guztia Kanbora begira egongo da. Gure herria munduari erakusteko aukera paregabea da, baina baita Euskal Herria eta euskal kultura munduratzeko aukera ere», esan zuen Bruk.

Orain hiru urte Baionan bizitako esperientziaz galdetuta, Bru ez zen motz gelditu eta ordukoa «hobetzea» espero duela baieztatu zuen. Tourreko ordezkariek maiatzaren 12an egingo dute azken bisita.



«Euskara frantsesaren parean egongo da»

KANBO

Tourra azken aldiz Euskal Herrira iritsi zen aldian euskararen erabilerak ­edo erabilera ezak, hobeto esanda­ zalaparta handia sortu zuen. Aurrez antolatzaileek seinale ofizialetan euskara eta frantsesa erabiliko zirela esan arren, amaieran euskararen presentzia oso-oso apala izan zen.

Hortaz galdetuta, Vincent Bruk euskara «frantsesaren pare» erabiliko dela agindu zuen. Hori horrela izan dadin, eta «iraganean egindako akatsak zuzentzeko», antolatzaileak Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean ari dira akordio batera iristeko helburuarekin.

«Hala ere, afera ez da euskararen erabilerara soilik murriztu behar, euskal kultura orokorrean hartuta zabaldu nahi baitugu», baieztatu zuten atzoko agerraldian.

Bide hori jorratzeko asmoz, antolatzaileek gune interaktiboak jarriko omen dituzte herriko hainbat lekutan, kanpotik etorritako bisitariei Euskal Herria ezagutarazteko.

Euskara ere hizpide izango da Tourreko antolatzaileekin maiatzaren 12an egingo duten bileran, eta ondoren prentsaurreko bat eskainiko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Cuidado con este 8 de Marzo
Jendartea
«Jendarteak emakumea zaintzailea izatea behar du. Sistema guztia horren gainean eraikita dago»
Euskal Herria
El tribunal reconoce que importantes pruebas contra Arregi y Alegria «no están»
Jendartea
Dos muertos y cuatro heridos al caer una avioneta
Ekonomia
Eta karrikak gaztez bete ziren
Jendartea
Las mujeres vascas cubren el déficit del sistema socio-sanitario público
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea