GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-12
Amagoia Basurko Urkiza eta beste hamabost sinadura - Mutrikuko ezker abertzalearen izenean
PNVren enplazamendua dela-eta...

Asteartean “Instituto Social de la Marina”ren kontra leherrarazitako bonbak eragin du zeresanik gure herrian. PNV berehala atera da «honelako ekintzek ez dute bakea lortzeko bidea errazten» esanez, eta ezker abertzaleari zuzendu zaio, presaren morroi, gertatua kondena dezan enplazatuz. PNVk ondotxo daki eginahalak eta ezin ahalak egiten ari dela ezker abertzalea gatazka egoera hau gainditu eta eszenatoki baketsuago batera jauzia emateko, herri honi behingoz itzul diezazkioten dagozkion eskubide demokratiko eta politikoak, horien eskutik helduko baita, heltzekotan, benetako bakea. Ezker abertzaleak ez du erantzukizuna saihestuko gure herriko alkateak bezala: «No me voy a mojar y voy a guardar mis lentejas». Alderantziz. Prest dago edozein proposamen aztertzeko horrelako ekintzen beharrik izan ez dadin. Baina, bitartean, ez du kondena merke eta antzuetan denborarik alferrik emango.

Sentitzen du, bestalde, PNVk kausa-efektuak nahastu beharra: bonba honek bakerako bidea oztopatu egiten du ala Euskal Herriarentzako bakerik eza da bonba honen eragile? Zer da?... Gurdia idien aurretik jartzeak ez gaitu inora eramango. Ez da politikoki ere txukuna. Denok ere, ez gara aingeru umilak, baina PNVk bereziki badauka nora edota zeri begiratu bakearen kontrako benetako oztopoez jabetu nahi badu. Esaterako, nork eragin du Igor Anguloren heriotza? Nork diseinatu, bultzatu, babestu zuen euskal presoen sakabanaketa? Nor ari da presoen bizipoza akabatzen? Nor, presoen bizimodua jasanezin bihurtzen? Kontua da 22 lagun direla jada kartzelak erailak. Zein da zein, lehenaz gainera, euskal presoei kondenak ia in eternum luzatzeko? Nor da presoen aita-ama zaharrei majo izerditutako euren txanpon apu- rrak larunbatero errepideetan uztera derrigortzen dituena? Nor, larunbatero bizia errepideetan arriska- tzera behartzen dituena? 30etik gora senidek eman dute jada bizia bisitarako bidean. Grabea da, ezta? Zein ipurdik berotzen ditu Ezker Abertzaleak aukeratutako zinegotzien aulkiak? Nork dauzka bahituta ehun eta berrogeita hamar mila euskaldunen hitza eta borondatea? Eraildako presoek ez al dute beren familia natural nahiz politikoaren azken agur samur bat merezi? Negar egitea ere debekatu egin behar al da? Non dira Igor Anguloren omenez herrian zabaldutako pankartak? Nork bidali zituen ertzainak lehen eguneko (martxoak 3) kontzentrazioak ozpintzera?... Han zegoen alkate jauna udaletxeko arkupetan, ertzainak, beren gerrako parafernalia guztiarekin, kontzentratuei mehatxuka ari zitzaien une berean. Bere dilista lapikotxoa, txikia baina gozoa, zaintzen antza denez. Ez zen aurpegirik ematera ausartu behitzat bake santuan manifestatzen ari ziren bere her- kideen alde. Hori da hori alkate baten atarramendua! Errematerako, orduantxe iritsi zen kartzelak beste burkide bat erail zuen berria: Roberto Sainz, Portugaletekoa. Bihotzekoak jota hil omen zen Aranjuezko kartzelan. Baina zer bihotzeko eta bihotzekondo! Euskal presoei ezarritako kartzela sistema inhumanoa da, sakabanaketa, isolamendu eta osasun asistentzia petralarekin, sasoiko lagunak etxera hilotz bihurtzearen errudun. PNVk ezin du orain itsumutugorrarena egin, bera izan baitzen, PSOErekin batera, sistema horren lehen harria jarri zuena. Hori gutxi balitz, era- ildako presoekiko oroitzapena ere tiroz txikitu nahi du orain. Larunbatean, Santurtzi eta Portugaleten ertzainek erakutsitako jokabidea horren lekuko. Izan ere, PSOE eta PNVri kale egin zien ustezko negozio politika hark (euskal presoen damua zuen helburu eta bizpahirurenak baino ez zituz- ten lortu), baina oraindik orain, oso mingarriak izaten jarraitzen dute euskal familientzat haren ondorioak.

Tamalez, kontu hauek edo honelakoak dira bakerako bidea berdintzen ez dutenak uzten. Zoritxarreko egoera hauxe da Euskal Herrian tarteka argi gorria pizten duena. Euskal Herria ez dute apalduko egurraren egurrez. Ez dute frantsesen eta espainolen esanetara makurraraziko injustiziaren injustiziaz. Euskal Herriari hitza eta erabakia ematean, preso eta iheslariak etxera bidean jartzean datza bakerako giltza. Hori lortze aldera, edonorekin edozein proposamen aztertzeko prest dago beti ezker abertzalea. Baita PNVrekin ere. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de viviendas sin luz e inundaciones a causa del fuerte viento y la lluvia
Ekonomia
«El problema está en que las empresas no compran máquina-herramienta»
Mundua
El ex presidente yugoslavo fallece en la cárcel del TPIY
Kirolak
La unión y la experiencia hacen la fuerza
Euskal Herria
Milaka lagun sakabanaketaren aurka.
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea