GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-12
Turkiak kurduekin duen auzia aztergai Istanbulen
Estatu turkiarrak herri kurduarekin duen auzia aztertzeari ekin dio aditu talde batek Istanbulen bertan. Orain dela 20 urte horrelakorik «egingo zenik pentsatzerik ere ez zegoen», esan dute antolatzaileek. Hala ere, kurduen auziak zegoenetan jarraitzen duela ohartarazi dute. Mehatxurik ere jaso dute eskuin muturrekoen eta unionisten aldetik.

ESTANBUL

Hainbat aditu turkiar eta kurdu Istanbulen bildu dira Estatu turkiarrak herri kurduarekin duen auzia aztertzeko.

«Turkian auzi kurdua, irtenbide demokratikoaren bila» titulupean, bi egun iraungo ditu bilerak Bilgiko unibertsitatean.

Ez da atzo hasi zena auzi honi buruz egiten den lehen bilera, baina bai garrantzitsuena, parte hartzaile kopurua eta mahai gainean jorratuko dituzten gaiak kontuan hartuta; horien artean dira gatazkaren historia, irtenbidearen bidean emakumearen eta komunikabideen papera eta turkiar unionismoaren hazkundea eta bilakaera.

«Orain dela 20 urte horrelako jardunaldi bat Istanbulen egingo zenik pentsatzerik ere ez zegoen», ziurtatu du antolatzaileetariko batek, Ercan Karakas Kultura ministro ohiak.

Eskuin muturreko taldeen mehatxupean bildu dira parte hartzaileak, tartean unibertsitate-irakasleak, politikoak eta kazetariak. Hala ere, bere burua ezkertiartzat duen unionista talde bat bildu zen atzo unibertsitatearen inguruan jardunaldia salatzeko.

Poliziak unibertsitatea inguratu zuen eta sartzerakoan parte hartzaileak miatu.

Turkiak bere etorkizuna Europar Batasunean nahi duela eta, «egia da horrek samurtu egiten duela horrelako jardunaldi bat antolatzea», baina auziak zegoenetan jarraitzen duela ohartarazi du Karakasek.

Auzi gordina da, gainera, Armada turkiarraren eta PKK kurduar gerrilaren arteko gerra (37.000 hildako eta milaka herri suntsitzea, besteren artean, eragin dituena) piztu egin delako azken egunotan.

Jardunaldiaren lehen egunean armak uzteko deia egin diote PKKri hainbat adituk, «irtenbide federala samurtzeko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de viviendas sin luz e inundaciones a causa del fuerte viento y la lluvia
Ekonomia
«El problema está en que las empresas no compran máquina-herramienta»
Mundua
El ex presidente yugoslavo fallece en la cárcel del TPIY
Kirolak
La unión y la experiencia hacen la fuerza
Euskal Herria
Milaka lagun sakabanaketaren aurka.
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea