GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-12
Leire Bilbaok bere lehenengo olerki liburua argitaratu du
Susa argitaletxeak kaleratu du Leire Bilbaoren lehenengo poesia liburua. «Ezkatak» izenburukoa, berrogeita hamar bat olerki biltzen ditu. Itsasoa nahiko presente badago ere, gai anitz jorratzen ditu idazle ondarroarrak. Tonu intimista erabiltzen du, baina zalantza etikoak ere agertzen dira testuetan. Laster kaleratuko du ipuin-bilduma bat ere.

BILBO

Hamabost urterekin hasi zen Leire Bilbao (Ondarroa, 1978) idazten, bertsotan aritzen zen bitartean. Laster hasi zen ipuin eta bertso idatzien lehiaketetara aurkezten. Txikitatik zeukan zaletasun hori gutxitzen joan zen adin batera heldu zenean. «Beti adin batean gutxiago idazten duzu, baita gutxiago irakurri ere. Gero, berriro hartu nuen martxa eta Larrabetzuko literatura eskolan apuntatu nintzen».

Orain argitaratu dituen olerkiak azken urtean idatziak dira. «Ikusi nuen idazlanek gorputza hartzen zutela eta liburu bat osatzeko adina ematen zutela», esan du Bilbaok. Bere liburuan itsasoa nahiko presente dago, baina ez da gai bakarra. «Portada eta izenburua ikusita, itsasoa ekarri dezakete gogora. Eta badaude itsasoaren gainean poemak. Badaude ezkatak, eta arrainak. Etxean itsasotik bizi izan gara eta itsasoa bizi izan dugu. Hala ere, ez da dena itsasoa gora eta behera. Ezkatak ez dira soilik arrain-ezkatak». Tonu intimista erabiltzen du Leirek olerkietan. Intimista, baina ez sentimentala. «Ez dira poemak amodiari buruzkoak, eta ez dira desamodioari buruzkoak ere. Poesia idazten aritzen garen guztiok daukagu halako desasosegu puntu bat. Intimista puntu bat eduki dezake, baina horrek ez du esan nahi nire intimitatea denik. Lehen pertsona erabiltzearekin hurbiltze bat bilatzea nahi nuen».

Bestetik, zalantzak ere aurki daitezke “Ezkatak” liburuan. «Afirmazioak baino, galderak botatzen ditut batzuetan. Zalantza etikoak, esate baterako. Hala, norberak bere erantzuna aurki dezan».

Olerkia ez da Leirek jorratzen duen literatura bakarra. Laster kaleratuko ditu ipuin-bilduma bat eta haur-narrazio bat. «Ni neurri motzaren zalea naiz. Ipuinak eta poemak atsegin ditut irakurtzeko. Askotan, nahiz eta neurri txikia izan, lan gehiago eskatzen dizu. Gustuko ditudan poema-liburuek askoz gehiago esaten didate gustuko ditudan nobelek baino».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de viviendas sin luz e inundaciones a causa del fuerte viento y la lluvia
Ekonomia
«El problema está en que las empresas no compran máquina-herramienta»
Mundua
El ex presidente yugoslavo fallece en la cárcel del TPIY
Kirolak
La unión y la experiencia hacen la fuerza
Euskal Herria
Milaka lagun sakabanaketaren aurka.
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea