GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-12
Ikasleek euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatu du IAK
·Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasleek bizi duten egoera «kaskarra» salatu zuten atzo

BAIONA

Ikasle Abertzaleak antolakundeak bereziki Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasleek pairatzen duten «hizkuntza eskubideen urraketa» salatu zuen atzo Baionako Kontseilu Orokorraren aurrean egindako elkarretaratzean. «Garena izateko bidean... hizkuntz eskubideak borrokatu» lema zeraman banderola zabaldu zuten, eta IAko kideek ekimena PirinioAtlantiko Departamenduko egitura nagusi horri egoerarenberri emateko baliatu zuten.

Intza Aldana ikasle antolakundeko kideak gogora ekarri zuen Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasleen egoera «kaskarra» salatu nahi izan zutela, bereziki baxoa deituriko azterketa frantsesez egitera behartuak direlako.

«Baxoa hizkuntza arrotz batean pasa behar dugu, hau da, frantsesez, eta gainera Estatu frantsesak inposatutako irakasgaiak barneratzera behartuak gaude», adierazi zuten. Goi mailako hezkuntza euskaraz egin ahal izateko «beste azterketa bat» egin beharra zegoela erran zuten.

Horrez gain, Baionako unibertsitateko eskaintza oso murritza denez, ikasle asko eta asko ikasketak egiteko «kanpora» joatera behartuak zeudela nabarmendu zuten. «Horrek gastu batzuk ekartzen ditu ikaslearentzat: etxea, janaria eta bidaiak».

«Aldaketaren beharra»

Azkenik, ikasketak euskaraz jarraitu nahi dituen Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasle batek baxoa gainditu eta Donostia, Gasteiz edo Bilbon bigarren azterketa bat egin beharra duela salatu zuten.

Egoera «kaskar» hori unibertsitatera ez zela mugatzen argitu zuten IAko kideek, euskaraz ikasi nahi duen oro eskola pribatu batetik pasa behar baita, «horrek dituen kostu guztiekin». Egoera ikusiz «aldaketaren beharra» zegoela nabarmendu zuen IAk atzo. Eta, euskaraz eta Euskal Herrian ikasteko eskubidea aldarrikatu zuen.

Idatzitako gutuna bertan zegoen Kontseilu Orokorreko zaindariari eman zioten, hark agintariei helaraz ziezaien.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de viviendas sin luz e inundaciones a causa del fuerte viento y la lluvia
Ekonomia
«El problema está en que las empresas no compran máquina-herramienta»
Mundua
El ex presidente yugoslavo fallece en la cárcel del TPIY
Kirolak
La unión y la experiencia hacen la fuerza
Euskal Herria
Milaka lagun sakabanaketaren aurka.
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea