Batasunak EBk eta Aralarrek AHTren gainean erakutsitako jarrera salatu du
DONOSTIA Batasunak kezkagarritzat jo zuen Gasteizko
Parlamentuan ostiralean Aralarrek eta Ezker Batuak Abiadura Handiko Trenaren
(AHTren) inguruan izan zuten jarrera. Haren esanetan, alderdiok hartu zuten
jarrerarekin desbideratu egin zuten AHTren inguruko eztabaida nagusia. «Ezkutatu
egiten dituzte Abiadura Handiko Trenbidearen ereduaren atzean dauden ondorio
sozial, ekologiko eta ekonomiko negatibo sakonak, eta eztabaida ibilbide arazo
hutsa balitz bezala planteatzen dute», kritikatu zuen Batasunak ohar baten
bitartez.
«Ez da AHT eztabaidatzen»
«Dudarik gabe jarraitu zuen azaltzen Batasunak, egia da ez dela berdina AHT Altsasutik edo Aralar mendilerro azpitik pasatzea. Lotura bat edo beste aukeratzeak ondorio ekologiko desberdinak ditu EAEko eta Nafarroako AHT lotzeko garaian. Hala ere, toki batetik edo bestetik lotuta ere, Ezker Batuak eta Aralarrek ez dituzte eztabaidan jartzen bi aukera horiek Abiadura Handiko Trenbidean egiten direla».Alde horretatik, Batasunak dei egin zien Aralarri eta Ezker Batuari «AHTren inguruan dagoen ereduaren eztabaida nagusia desbidera ez dezaten». Aldi berean, gaur egungo borrokaren lehentasuna AHTren proiektua bera geldiaraztea dela gogorarazi zuen Batasunak: «Modu horretan euskal gizarteak erabaki dezan demokratikoki zein den gure herriak behar duen garraio eta trenbide eredua, inolako inposaketarik gabe».
|