GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-12
Higiezinen saloia «probokaziotzat» jo zuten atzo
·Lurra eta Xuberoko kolektiboak eta ABko kideek ekintzak antolatu zituzten Biarritzen

Higiezinen agentziak atzo saloi berezi batean Biarritzen elkartuak ziren; ekitaldi hori baliatu zuten Ipar Euskal Herrian arlo horretako espekulazioaren aurka ari diren alderdiek eta kolektiboek ekintzak antolatzeko. Goizean, Zuberoa eta Nafarroa Behereko kolektiboek egindako elkarretaratzea bortizki burutu zen.

BIARRITZ

Probokaziotzat jo zuten atzo bai Lurra eta Xuberoako kolektiboko kideek baita Abertzaleen Batasunak ere Biarritzen higiezinek antolaturiko saloia. Egun Ipar Euskal Herrian etxebizitzen arloko arazoan agentziek duten erantzukizuna gogora ekartzeko antolatuak izan ziren ekintzak.

Agentzia gehienak beren eskaintzak azaltzera Bellevue aretora joan ziren, eta, goizeko hamar eta erdietan, saloia ireki berri zelarik, Nafarroa Behereko eta Zuberoako espekulazioaren aurkako bi kolektibok deituriko elkarretaratzea egin zuten berrogei bat lagunek.

“Euskal Herria ez da salgai”, edo “un toit un droit, bourgeois casse toi” lemak nagusi ziren; baina bortizki kanporatuak izan ziren. Bellevue aretoan barneratzea lortu zuten, eta higiezinen agentzien publizitateak botatzea lortu zuten. Hala ere, poliziek bultza egin eta lotuz kanporatu egin zituzten.

Halere, kolektiboetako kideek zera adierazi zuten: «Bolak botaz, bederen usain txarra uztea lortu dugu». Istiluak burutu ondoren, kolektiboetako kideek saloian zegoen agentzia bateko arduradun batekin hitz egin zuten. «Betiko moduan, haiek merkatua ez zutela egiten erran digute», argitu zuten kolektiboko kideek eleketa burutzean.

Arratsaldean, berriz, Abertzaleen Batasuneko sei bat lagun elkartu ziren Bellevueko atean. Poliziak pasaia blokatzen zuelarik, ABko kideek ekimenaren zergatia eta egun Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan etxebizitza arloan dagoen arazoaren gaineko informazioa helaraztea lortu zuten.

Etxebizitza sozialaren saloia

Peio Etxeberri-Aintxart ABko eledunak honakoa esan zuen: «Agentziek beti xuritzen dute beren burua merkatuaren %40 baizik ez dutela beren gain hartzen esanez. Baina, haien eginkizunek etxebizitzaren prezioa igotzen laguntzen dute».

Horrenbestez, higiezinen agentziek hartzen duten komisioaren tasa berrikitan libratua izan zela gogora ekarri zuen. «Orain arte %7n finkatua zegoen, eta berrikitan libratua izan denez, agentzia askok tasa hori %14 edo %16ra igo dute. Horrek egoera larritu baizik ez du egiten. Eta guratako eginkizun hori guztiz salagarria da», salatu zuen Etxeberri-Aintxartek. Ekimenaren bidez, agentzien saloia egin ordez etxebizitza sozialaren saloia egitea aldarrikatzeko bertaratu ziren ABko kideak. «Saloi horretan, egitura publikoak eta etxebizitza sozialak bilatzen dituztenak elkartzenahalko lituzkete», esanda burutu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de viviendas sin luz e inundaciones a causa del fuerte viento y la lluvia
Ekonomia
«El problema está en que las empresas no compran máquina-herramienta»
Mundua
El ex presidente yugoslavo fallece en la cárcel del TPIY
Kirolak
La unión y la experiencia hacen la fuerza
Euskal Herria
Milaka lagun sakabanaketaren aurka.
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea