GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-12
Udala etxegileen alde ari dela salatu dute Bergaran
·Ehunka lagun izan ziren arau subsidiarioak salatzeko egindako manifestazioan

Bergarako Zabalotegiko Auzokideen Elkartea kezkatuta dago Udaleko arau subsidiarioek bi norabideko errepide bat aurreikusten dutelako euren kalean, eraiki asmo dituzten «luxuzko etxebizitza multzoak» lotzeko. Arau horiek, euren ustez, herritarren interesei baino etxegileen interesei erantzuten diete.

BERGARA

Bergarako Zabalotegiko Auzokideen Elkarteak deituta, ehunka lagun irten ziren atzo kalera Udalak onartu asmo dituen arau subsidiarioak salatzeko. «Zabalotegi Bizirik» lemapean, herriko hainbat kaletan barrena egin zuten protesta.

Auzokideen elkarteak ez du begi onez ikusten Zabalotegi auzoan eraiki asmo duten bi norabideko errepidea. Beren esanetan, horrek bertako bizilagunen bizi baldintzak modu bortitzean kaltetuko bailituzke. «Oso kale estua da», gogorarazi zuten. Era berean, bertan oinezko ugari ibiltzen dela adierazi zuten, «hainbat ikastetetxeren gertutasuna dela medio».

Zabalotegiko auzokideen elkarteak, gainera, proiektu horren azpian interes politikoak daudela salatu zuen. «Errepide honi ikusten diogun helburu bakarra Udalak hainbat lurjaberekin adostuta dituen hiru etxebizitza multzoren arteko lotura izatea da», azaldu zuten. «Etxebizitza horiek eraikiko ez balira errepide honek ez luke inolako zentzurik, hori onartu ere egin digute».

«Proiektu onartezinak»

Elkarteak, era berean, ez ditu begi onez ikusten etxebizitza proiektu horiek. «Luxuzko etxebizitza multzoak eraiki nahi dituzte, eta horietako bat, gainera, Errekalde Jauregiko udal parkean». Alde horretatik, gogor salatu zuten proiektu hori, beren esanetan, «onartezina» baita guztienak diren lurrak «udalaren, eta, batez ere, etxegileen mesede eta irabazietarako» erabiltzea.

Hain justu, onartu asmo dituzten arau subsidiarioetan etxebizitza proiektuak baino ez direla jasotzen salatu zuten. «Bertan ez da batzen ez kultura gunerik, ez eremu berderik ez bestelakorik». Azken batean, elkartearen esanetan, «Udalak aurretik hartuak dituen konpromisoak legeztatzeko modua» baino ez dira arau subsidiario horiek.

Udal gobernuaren jarrera ere kritikatu zuten elkarteko kideek. Izan ere, bilera eskatu bazieten ere ez dute inolako erantzunik jaso. «Galdetu nahi genien errepidearen proiektua babesteko txostenik ba ote duten». Alde horretatik, herriari «modu argian eragiten dion edozein proiektu herritarren eta alderdi politikoen artean adostua» izan behar duela gogorarazi zuten. Antolatzaileak gustura agertu ziren manifestazioari emandako erantzunarekin. «Zabalotegiko bizilagunak ez ezik, herriko beste hainbat lagun ere etorri dira; izan ere, kontuan hartu behar da arau subsidiario horiek onartuz gero, herriaren etorkizuna izango litzatekeela kaltetua», azaldu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de viviendas sin luz e inundaciones a causa del fuerte viento y la lluvia
Ekonomia
«El problema está en que las empresas no compran máquina-herramienta»
Mundua
El ex presidente yugoslavo fallece en la cárcel del TPIY
Kirolak
La unión y la experiencia hacen la fuerza
Euskal Herria
Milaka lagun sakabanaketaren aurka.
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea