- N1
Eguraldi txarrak ez zuen utzi Baionan jokatzen
BAIONA
Bigarren asteburuan jarraian, Avironek jokatu gabe geratu behar izan du. Pasa den larunbatean elurrak ez zion kanpoan jokatzen utzi, eta atzo Didier Deschamps zelaian euriak galarazi zuen Chatelleraulten aurkako norgehiagoka.Baionako futbol zelaiak ez du ura ongi hartzen, eta euri asko egindakoan putzu asko egiten dira. Atzo, epaileak zelaira iritsi bezain azkar erabaki zuen ez jokatzea, baloia ez baitzen ibiltzen, zelaiko zati askotan putzua besterik ez baitzegoen, eta baldintza haietan jokatzea ezinezkoa zela erabaki zuen. Orain bi taldeek adostasun batera iritsi beharko dute partida noiz jokatu erabakitzeko, bestela Federazioak erabakiko du. Pasa den astean jokatu beharrekoa martxoaren 29an izango da. Avironek jaitsierako postuetan jarraituko du, baina ez da ahaztu behar bi partida gutxiago jokatu dituela.
|