GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-12
Hiru manifestazio hilaren 18an osasun zerbitzu euskaldunak aldarrikatzeko

IRU�EA

�Osasun zerbitzu guztiak euskaraz!� lelopean, Euskal Herrian Euskaraz taldeak manifestazio bana antolatu du martxoaren 18rako Bara�ainen, Hernanin eta Durangon. Izan ere, atzo Iru�ean emandako prentsaurrekoan azaldu zutenez, badira urte batzuk herri horietan osasun administrazioa euskalduntzearen aldeko lana abiatu zuela EHEk. �Urte askotako borroka horretan beste urrats bat da orain planteatzen duguna�, agertu zuten talde euskaltzaleko kideek. Agerraldian, hiru herrietako ordezkaritza bana ere egon zen.

�Egunero jasan behar izaten ditugun zapalkuntza eta gutxiagotze egoerek argi agertzen dute egun indarrean dauden politikek ez dituztela hizkuntza eskubideak bermatzen, osasun zerbi- tzuetan bezala gainerako arloetan ere�, salatu zuen EHEk; eta, hori dela-eta, nabarmendu zuen aipatu politika horiek, oinarrian dituzten legeriak eta Euskal Herrian ezarrita dauden esparru juridikoak �agortuta� daudela.

Osasun zerbitzuetan, euskararen eta euskaldunen eskubideen egoera �larria� dela adierazi zuen, eta arduradun politiko eta instituzionalen jarrera, berriz, eskasa eta borondaterik gabekoa: �Ez dute egoera gainditzeko neurririk hartzen. Bakoitzak bere mailan, baina guztiek dute erantzukizuna aferan�.

Bara�ainen 18.00etan abiatuko da mobilizazioa, herriko plazatik, kalejira moduan; aldiz, Hernanin (Gu- darien enparantzatik) eta Durangon (Andra Maritik) 19.00etan hasiko dira manifestazioak.

�Guztion indarra beharrezkoa delako�, herritar oro deitu zuen parte hartzera erakunde euskaltzaleak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de viviendas sin luz e inundaciones a causa del fuerte viento y la lluvia
Ekonomia
�El problema est� en que las empresas no compran m�quina-herramienta�
Mundua
El ex presidente yugoslavo fallece en la c�rcel del TPIY
Kirolak
La uni�n y la experiencia hacen la fuerza
Euskal Herria
Milaka lagun sakabanaketaren aurka.
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea