GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-25
Xabi ABASOLO | Duinako kidea
«Prekarietateak gazteon bizitza baldintzatzen du»

Duina gazte koordinadorako ordezkari Xabi Abasolok duela egun gutxi amaitutako Furgo Birari buruz hitz egin zuen GARArekin.

­Furgo Bira Duinaren taula programatiko berrituaren nondik norakoak jakitera emateko aprobetxatu zenuten. Azal ezazu taula horren edukia.

Hasteko, egokia litzateke azaltzea prekarietatea lan munduan bizi dugun egoera baino askoz gehiago dela. Gazteon bizitzaren aspektu guztiak baldintzatzen dituen elementua da. Pobrezia edo menpekotasunaren artean aukeratzera bultzatzen gaituzte. Prekarietate egoera honen ondorio larrienak sufritzen ditugunak etorkin eta emakume gazteak gara. Prekarietateak hainbat aurpegi ditu: etxebizitza eskubidearen ukazioa, pribatizazioak, lan baldintza kaskarrak, pobrezia... Eta guzti horien aurka borrokatzeko konpromisoa hartu du Duinak, eta prekarietatearen aurpegiak identifikatu eta horiek amaitzeko neurri zehatzak planteatu ditu. Taula, beraz, sortu dugun prekarietatearen aurkako gazte mugimenduaren oinarri ideologikoa da. Mugimendu hau osatzen dugunon artean adostu dugun eskaera minimoen taula, hain zuzen ere.

­Taula programatikoaren edukia zabaltzeaz gain, zeintzuk ziren Furgo Biraren helburuak?

Kontuan hartu behar da ekimen hori aurreko hilabeteetan egin dugun taula programatikoaren berritze prozesuaren barruan kokatzen dugula. Gure irakurketa hainbat herritako gazteekin konpartitu, eta, guztion artean, taularen edukia osatu dugu. Harremanak izan ditugu hainbat arlotako eragileekin ere beren ekarpenak jasotzeko, eta aliantza berriak sortu ditugu. Helburu nagusietako bat zen taula bera ezagutzera ematea, baina garrantzitsua ikusten genuen prekarietatearen aurkako gazte mugimendu honen borroken mapa irudikatzea ere. Kasu askotan, gainera, herrietako gazte eragileak sortzeko aprobetxatu dute.

­Deskriba ezazu Furgo Birako egun bat.

Ezberdinak izan dira egun guztiak. Herri bakoitzak modu batean planteatu duelako eguna bera, herrietan ere, lehen esan bezala, helburuak ezberdinak zirelako. Adibidez, Lea Artibain hiru gazte eragile ditugu: bata Lekeition, bestea Ondarroan eta azkena Aulestin. Eskualde horretan martxa baten moduan planteatu zuten eguna. Eskualdea osoa gune prekario moduan izendatu, eta gune beltz guztiak identifikatu eta zeharkatu genituen, furgoneta buru zuen kotxe karabana erraldoi baten bidez. Gune beltz horietan hainbat ekimen egin genituen. Baina, hori adibide bat besterik ez da.

­Espero ez zenuten norbaiten atxikimendua jaso al duzue?

Egia esan, argi daukagu zeintzuk diren aliatuak aurrera daramagun borroka honetan, eta haiekin batera elkarlana gauza dezakegunak, eta zeintzuk diren bizi dugun egoeraren erantzuleak edo babesleak. Beraz, jaso ditugun atxikimenduak espero genituenak izan dira. Zentzu horretan, aipatu behar dugu hurrengo hilabeteetan hainbat sektoretako eragileekin biltzeko intentzioa dugula gure irakurketa azaltzeko. Etorkinekin, emakumeen taldeekin, gazte asanbladekin, nekazari eta arrantzale gazteekin... bildu eta haien ekarpenak jaso nahiko genituzke. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Primero las bases y luego los plazos
Euskal Herria
Agentes sociales llaman a reforzar el proceso en la marcha de Bilbo
Euskal Herria
Ibarretxe anuncia una mesa tras el verano y el PSE le descalifica al instante
Euskal Herria
Zapatero solicitará luz verde antes del verano
Euskal Herria
Ana López, compañera de Sainz, queda libre
Euskal Herria
Balza considera «adecuada, justificada y proporcionada» la carga del 3-M
Ekonomia
La plantilla de VW pide a la dirección que «mueva ficha»
Ekonomia
Villepin insiste en los CPE en la «primera etapa de diálogo» con los sindicatos
Euskal Herria
Batasuna considera que la tarea prioritaria es acordar las bases de la Mesa de Solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea