Une honetan eta bake prozesu bat martxan jartzen ari denean, beharrezkoa da lehenbailehen eta mahaiak osatzeko, bakoitzari berea ematea, hau da ezker abertzale sektore handi bat legez kanpo utzi denez, eta urteetan normaltzat eman egoera hori, beraien presentzia bermatu, horretarako dagokien eskubideak onartu beharko dira, udaletxe, erakunde publiko zein beste erakundeetan, ez legoke txarto horretarako hauteskundeak ere aurreratzea. Zelan ez lapurtutako lokalak eta diruak bueltatu, horretarako alderdien lege baztertzaileak eragindakoak konpondu beharko dira.
Presoen aferan ere urrats inportanteak egin beharko dira guztiak hurbilduz Euskal Herrira eta askatuz hasieran libre egon behar ziren guztiak, nire ustean Audientzia Nazionala ere desagertu beharko da, audientzia honetan euskaldunon kontrako gehiegikeria asko egin direlako.
Ematen duenez askatasun adierazpena egongo dela, zer esanik ez Gobernuak eginiko kalteak hemengo komunikabide batzuei ordaindu beharko dizkiela, baita langileei sortutako kalteengatik, etab.
Garbitu edo depuratu beharko dira erakunde eta instituzio pila bat, iragapen bat eman beharko delako bestela akatsak berriro errepikatuz atzerako bidea egingo dugu.
Prozesua luzea izango da; ilusioz beteta gaude, baina kontuz ibili beharko gara indar faktiko guztiekin, ultra eskuinaren komunikabide, elizako sektore inmobilista edo indar armatuekin, eta nola ez boterean urte asko mantendu direnekin, ez daudelako prest beraien onurak galtzeko, horretarako giza mugimenduen eta herritarren inplikazioa beharrezkoak dira, beraiek badaukate behar den boterea aipatutakoen eragina indargabetzeko.
Eta azkenik orain arte bultzatutako politika baztertzaile guztiak indargabetu, adibidez Nafarroan edo Iparraldean egin diren eta bultzatu diren hizkuntza politika guztiak, lurralde zatiketak Trebiñun adibidez, etab., eta lurraldetasuna bultzatu, euskaldunak bagaudelako eta gure errealitateari erantzunez Euskal Herria errespetatu behar delako.
Ziur nago gure esku ere badagoela politikariei zirikatzea eta kontrolatzea, beraien esku jartzea gure etorkizuna eta ilusio guztiak ez legoke ondo. Hasteko pozik nago, betiko modura, baina ez zait gustatzen denborak aurrera egiten duen heinean ezer ez dela mugitzen konturatzea, mugitu behar gara orain. -