GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-25
Gutxiengoen gaineko informazio eskasa eta estereotipatua ematen da telebistan
«Orain hamar urte bezala, delinkuentziaz edota paterez hitz egiten da inmigranteez jardutean». Horixe esan zuen Mugak/Sos Arrazkeriak, telebistan gutxiengoek duten isla aztertzeko XenoMediarekin elkarlanean egin duten txostena aurkeztean. Hedabideei begira «jarraibide egokiak» zehaztea oinarrizkoa dela esan zuten.

DONOSTIA

«Telebistek gutxiengo etnikoen gainean ematen duten informazio eskasa estereotipatua da». Horixe da, hain justu, Mugak/Sos Arrazakeriak eta XenoMediak elkarlanean «Hedabideen eta Gutxiengoen Aste Europarraren» harira eta hirugarrenez egin duten txostenaren ondorio nagusia.

Arduradunek txostenaren emaitzak aurkezteko atzo egin zuten agerraldian azaldu zutenez, zortzi telebista kateren programazioa hartu du oinarrian azterketak: Antena 3, Tele 5, TVE-1, ETB-1, ETB-2, TV-3, TeleDonosti eta Canal Bizkaia. Mugak/SOS Arrazakeriako kide den Anaitze Agirrek eta Peio Aierbek jakitera eman zutenez, soilik aztertu duten programazioaren %2,5 dagokio gutxiengo etnikoen gaineko albisteei. «Ehuneko baxuagoa litzateke protagonista gisa soilik gutxiengoak zituen albisteak aztertzera mugatu izan bagina», azaldu zuen.

Agian, ematen zaien tartea baino kezkagarriagoa da gutxiengo etnikoen gainean ematen den irudia. Beren esanetan, inmigranteez mintzatzean batez ere gizonezkoez jarduten da (%79,80), delinkuentzia kontuetan nahastutako pertsonez (%27,7), kontrol beharra duten pertsonez (%22,2)... «Kezkagarria da gure gizartean parte hartzen duten herritar talde honen gainean irudi hori ematea», adierazi zuen Agirrek. «Orain dela hamar urte bezala jarraitzen dugu, delinkuentziaz edota paterez hitz egiten inmigranteez jarduten dugunean», salatu zuen, halaber.

«Ijitoak are eta gutxiago»

Alde horretatik, aipamen berezia egin zioten Mugak/Sos Arrazakeriako kideek ijitoei ematen zaien tratamenduari. «Gutxiengoak gai hartu dituzten 38 informazioetatik soilik batek hartu du gai gisa talde hau, modu horretan, komunikabideetan duten ikusezintasuna berresten da beste behin ere», nabarmendu zuten.

Txostenaren aurkezpenean izan zen Lakuako Inmigrazio zuzendari Roberto Marro ere. Haren esanetan, euskal gizartean badira uste batzuk inmigrazioaren gainean. «Inmigranteek bertakoei lana kentzen dietela, inmigranteek laguntza publikoen gehiengoa jasotzen dutela, eta delinkuentzia kontuekin gehien erlazionatzen direnak direla pentsatzen da», azaldu zuen, errealitateari erreparatuz gero, «berehala gezurtatzeko» modua dagoela gogoraraztearekin batera. Haren esanetan, txostenean batzen diren hainbat estereotipo gailendu dira gizartean; «izan ere, ezin da ahaztu komunikabideek iritzi publikoa eratzerakoan duten ahalmena».

Alde horretatik, Marrok nahiz Mugak/Sos Arrazakeriako kideek nabarmendu zutenez, oinarrizkoa da egungo akatsak zuzentze aldera, «jarraibide egokiak» zehaztea, hedabideak erabil ditzaten.

Publizitatea ere aintzat hartu dute txostenean. XenoMedia Barcelonako kide den Raúl Martínezek adierazi zuenez, publizitatean handitu egin da gutxiengoen presentzia eta protagonista normalizatu gisa hartzen ari da. «Inmigranteek merkatu interesgarria osatzen dutela konturatzen ari dira enpresak», azaldu zuen.



Tokikoen tratamendua «kezkagarria» da
M.E

DONOSTIA

Mugak/Sos Arrazakeriako kide diren Peio Aierbek eta Anaitze Agirrek nabarmendu zutenez, «bereziki kezkagarria» da tokiko telebistek gutxiengo etnikoei ematen dieten tratamendua. «Canal Bizkaia-k aztertu ditugun albistegi guztietan ez dio albiste bakar bat ere eskaini gutxiengoei», azaldu zuten. Tele Donosti-k, berriz, informazio bakar bat eskaini zietela azaldu zuten. Alde horretatik, zera gaineratu zuten Mugak/sos Arrazakeriako kideek: «Aipagarria da Canal Bizkaia-ren tratamendu eskasa, kontuan hartzen bada Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako inmigranteen %25 Bilbo bizi direla».

XenoMedia Barcelonako kide den Raúl Martínezen esanetan, inmigranteen gainean ematen den informazioak zeresana badu. «Oraindik ere, inmigranteez hitz egiten denean, paterez hitz egiten da, lege premiez... eta tokiko hedabideetan horiek lekurik ez dutenez, hutsala da gutxiengoen presentzia», azaldu zuen. Haren esanetan, gutxiengoen taldeek hirietan bertan normalizazio handiagoa eskuratzen dutenean, «lekua aurkitzeko modua» izango dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Primero las bases y luego los plazos
Euskal Herria
Agentes sociales llaman a reforzar el proceso en la marcha de Bilbo
Euskal Herria
Ibarretxe anuncia una mesa tras el verano y el PSE le descalifica al instante
Euskal Herria
Zapatero solicitará luz verde antes del verano
Euskal Herria
Ana López, compañera de Sainz, queda libre
Euskal Herria
Balza considera «adecuada, justificada y proporcionada» la carga del 3-M
Ekonomia
La plantilla de VW pide a la dirección que «mueva ficha»
Ekonomia
Villepin insiste en los CPE en la «primera etapa de diálogo» con los sindicatos
Euskal Herria
Batasuna considera que la tarea prioritaria es acordar las bases de la Mesa de Solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea