GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-25
ETA-ren su-etena: Espetxe politika
«Ostrukarena egiteari» uzteko esan dio Etxerat-ek Parisi
Etxerat-ek mezu garbia bidali zion atzo Chiraci: utz diezaiola Estatu frantsesak gatazkarekin zer ikusia ez duela esateari, errepresio bideak bazter ditzala eta, behingoz, konpon- bideari ekin diezaiola. Hainbat adibide eman zituen Parisko inplikazioaren lekuko, horien artean, egiten ari den espetxe politika. Horretaz arituko dira biharko biltzarrean.

BAIONA

Estatu frantsesean errepresaliatuak diren hainbat senitarteko inguruan hartuta, Baionan atzo egindako agerraldian, Estanis Etxaburuk eta Maialen Iturriak deia egin zioten Parisi «ostrukaren politika» alde batera utzi eta behingoz onar dezan temati ukatzen ari dena; hau da, gatazka politikoan inplikazio zuzen-zuzena duela.

Baieztapen hori argudiatzeko hainbat adibide eman zituzten Etxerat-eko bozeramaleek, hala nola, 1984tik goiti deportatutako hirurogei euskal errefuxiatu politiko, GALekin Estatu frantsesak izandako inplikazioa, edo, gaur egunera etorriz, egiten ari den espetxe politika. Atal horretan gogora ekarri zuten egun 153 euskal preso politiko daudela estatuko 31 espetxetan sakabanaturik, eta, batez beste, familiek 1.644 km egin behar dituztela «maitasuna eta laguntza adierazteko».

Bizi-baldintzak, okerrera

Presoen bizi-baldintzak okertzen ari direla nabarmendu zuten Etxerat-eko kideek. Hala, Maux 950 km-ra dagoen espetxean, hiru euskal preso ­Aimar Altuna, Urtzi Zubizarreta eta Oier Goitia­ martxoaren 20tik gose-greban daudela esan zuten, hilean bisitak bitan izan ordez lautan izan daitezen.

Xabier Agirre azpeitiarraren egoera ere azaldu zuten: «Orain hiru urte atxilotzerakoan bortizki kolpatu zuten eta, ondorioz, masailezurra lekuz kanpo du, baina sarritan eskatu duen arren, ebakuntzarik ez diote egiten».

Iheslarien kontrako eta alor juridiko eta penalean Gobernu frantsesak hartutako neurriak ere aipatu zituzten, eta «batzuetan bizi osorako espetxaldia de facto» ezartzen duela nabarmendu zuten, «Filipe Bidarten kasuan bezala».

Jokaera horiek baztertu eta «gatazka elikatu beharrean konponbideari ekin» diezaiola exijitu zioten Chirac Estatuburuari, eta Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako herritarrei dei egin zieten bide horretan gobernuari presioa egitera.

«Egoeraren larritasunak bultzatuta», bihar Biarritzen egingo duen V. biltzarrean horretaz guztiaz eztabaidatuko dute. ETAren su-etenak isla izango duela esan zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Primero las bases y luego los plazos
Euskal Herria
Agentes sociales llaman a reforzar el proceso en la marcha de Bilbo
Euskal Herria
Ibarretxe anuncia una mesa tras el verano y el PSE le descalifica al instante
Euskal Herria
Zapatero solicitará luz verde antes del verano
Euskal Herria
Ana López, compańera de Sainz, queda libre
Euskal Herria
Balza considera «adecuada, justificada y proporcionada» la carga del 3-M
Ekonomia
La plantilla de VW pide a la dirección que «mueva ficha»
Ekonomia
Villepin insiste en los CPE en la «primera etapa de diálogo» con los sindicatos
Euskal Herria
Batasuna considera que la tarea prioritaria es acordar las bases de la Mesa de Solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea