UDF datozen hautes-erronkei aurre egiteko prestatu dela nabarmendu du
BAIONA Datorren urtetik goiti une politiko garrantzitsuei aurre egin beharko dietela-eta, UDF (Union pour la Democratie Française) alderdia prestatzen hasia da. Kari horietara, egiturak berrindartu ditu, eta egun Pirinio Atlantikoetan dituen 600 militanteen kopurua horietatik 275 Ipar Euskal Herrian 1.000ra emendatzea du helburu.François Bayrouk zuzentzen duen alderdiari «askotan erreakzio gaitasun txikia izatea» leporatzen zaiola esan zuen Michel Veunac Biarrizko zinegotzi eta UDFko departamenduko ordezkariak. Horregatik, beren ekarpen eta proiektua hedatzeko ahalegin berezia egingo du alderdi zentristak. Horrekin batera, Errepublika- ko lehendakaritzarako hautagaitza eta programa politikoa prestatzen ari dira, eta bigarren itzulirako daitezkeen aliantzetan baino gehiago, estatuko 577 hautes-eremuetan aurkeztea da orain duten helburu behinena.
Emakumeak eta gazteak
UDFren ustean, Estatuko sistema politikoan aldaketa sakonak egiteko garaia da; esan zuenez, azken 50 urteetako «hemiplegia politikotik» aldentzeko, hots, bi alderdi nagusien alternantzia inposatutik ateratzeko, besteren artean demokraziaren beraren onerako. Egun UMPrekin gobernu akordioa baldin badute ere, beren alderdia «independentea» dela eta «programa adostuen arabera» egiten dituztela akor- dioak nabarmendu zuen Michel Veunacek.UDFn eta hautes-zerrendetan emakumeen eta gaz- teen parte-hartzea sustatzeko asmoa ere jakinarazi zuen. Agerraldian Florence Lasserre gazte alorreko kidea aurkeztu zuten.
|