Mintegiak abian jarriko ditu herrietan Nazio Garapenerako Biltzarrak
Euskal Herria nazio gisa aitortzeko bidean, mintegi sorta bat martxan jarriko du Nazio Garapenerako Biltzarrak datorren astetik aurrera. Iruñean atzo egin zuten agerraldian, garai honek «herri gisa aritzeko» konpromisoa eskatzen duela nabarmendu zuten Nazio Garapenerako Biltzarreko eledunek.
IRUÑEA
Nazio Garapenerako Biltzarrak mintegi sorta bat prestatu du datozen asteotarako, Euskal Herria nazio gisa aitortzeko dinamikaren barnean. Bere eraikuntzarako herri estrategia diseinatzea eta artikulatzea du helburu.Lehen fase batean, hiriburuetan Nafarroa Beherearen kasuan, Baigorrin egingo dira mintzaldiak izango dira mintegi horiek, baina aurrerantzean eskualdeburuetara eta beste herrietara iritsi nahi dute. Gauzak horrela, datorren asteartean izango da lehen mintegia Iruñeko San Cernin aretoan, 19.00etan. Ondoren, hilaren 29an, Bilbon ospatuko da Batzar Nagusietako aretoan, 19.00etan; hilaren 31n Baionan Trinkete Modernoan, 19.00e- tan;apirilaren 4an Gasteizen Aldabe gizarte etxean, 19.00e- tan;apirilaren 5ean Baigorrin Bixente-enea kultur elkartean, 20.30ean;apirilaren 10ean Donostian Okendo kultur etxean;eta apirilaren 11n Maulen Zerbitzu Gunean, 20.30ean.
Eragile eta herritarrak
«Euskal Herriarentzako lehentasuna onartzen badugu, eragileekin egin bezala, ezinbestekoa dugu herritarrokin aritu eta guztion iritzi eta hausnarketak partekatzea. Guztion konpromisoa ezinbestekoa dugunez, herritarroi zabaldutako ekimenak abiatuko ditugu», azaldu zuten. Iruñeko hotel batean atzo egindako agerraldian, Nazio Garapenerako Biltzarreko ki- de Rosa Iriarte, Eneko Compains, Eneritz Gurrutxaga eta Patxi Erdozainek honakoa adierazi zuten: «Garaiak herri gisa aritzeko konpromisoa eskatzen du, guztion proiektuak ahal- bidetzeko, eta Euskal Herria bera eraikitzeko. Garaiak nazio estrategian aurrera egitea eta konpromisoak hartzea eskatzen ditu». «Euskal Herriaren biziraupena eta garapena bermatze aldera, ezinbestekoa dugu guztion, emakume zein gizon, gazte zein heldu, eragile zein herritarron arteko auzolana», gaineratu zuten Nazio Garapenerako Biltzarreko kideek.
|