GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-03-25
- N1
Avironek ezin du atzera urratsik egin

BAIONA

Avironek garaipena behar du gaur Croix de Savoieren aurka Didier Deschamps zelaian jokatuko duen norgehiagokan. Lapurtarrak hamabigarren postuan daude 34 punturekin, eta Aviron, hamabosgarren, lau gutxiagorekin.

Gaur irabaziko balu, mailari eusteko borrokan beste urrats bat egingo luke taldeak, eta ez da ahaztu behar, beste alde batetik, zuri-urdinek bi partida gutxiago dituztela jokatuta. Horietako bat, gainera, asteazkenean jokatuko dute.

Joan den astean lortutako garaipenak indar handia eman die euskaldunei, eta itxaropentsu daude gaurko partidarako. Zaleek ere beste irribarre bat dute aurpegian, nahiz eta jakin aurreko astean kanpoan lortutako puntuek ezer gutxirako balioko dutela gaur horrek jarraipenik izaten ez badu.

Ia-ia Aviron bezainbeste du jokoan, ordea, Croix de Savoiek, hori ere mailari eusteko borrokan ari baita. Gaur Baionan galduko balu, Aviron puntu bakar batera izango luke, eta hori ere ez du nahiko. Beraz, bientzat izango da asko jokoan gaur, Baionan.

Jokalariei dagokienez, Avironek Sergent berreskuratuko du, partida bateko zigorra bete baitu. Jokatzeko moduan ez daudenak, ordea, Estrade eta Lalane dira, eta zuri-urdinak ederki ari dira nabaritzen bi jokalari horien hutsuneak. Azkeneko orduko aldaketarik ez bada, honako hau izango da hamaikakoa: Ruffier, Lestage, Talmont, Laporte, Sergent, Choplain, Chakir, Louit, Vaz, Vareilles eta Ipharagerre. Hori baieztatzen bada, Bouet, Bidegain, Vaz, Lancien eta Ech Chergui aulkian geratuko dira. Norgehiagoka 19.30ean jokatuko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Primero las bases y luego los plazos
Euskal Herria
Agentes sociales llaman a reforzar el proceso en la marcha de Bilbo
Euskal Herria
Ibarretxe anuncia una mesa tras el verano y el PSE le descalifica al instante
Euskal Herria
Zapatero solicitará luz verde antes del verano
Euskal Herria
Ana López, compañera de Sainz, queda libre
Euskal Herria
Balza considera «adecuada, justificada y proporcionada» la carga del 3-M
Ekonomia
La plantilla de VW pide a la dirección que «mueva ficha»
Ekonomia
Villepin insiste en los CPE en la «primera etapa de diálogo» con los sindicatos
Euskal Herria
Batasuna considera que la tarea prioritaria es acordar las bases de la Mesa de Solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea