- Liga Federala
Donibane Lohizunek Perigueuxen jokatuko du
BAIONA
Donibane Lohizunek ez du hasiera ona izan Liga Federaleko Lehen Mailako estreinako partidan, eta bigarren hutsik ez egiteko asmoarekin, berriro ere kanpoan jokatuko du; hain zuzen ere, Perigueuxen zelaian arituko da 19.30ean.
Partida garrantzitsua da, fase hau oso laburra baita. Multzo bakoitzean lau talde besterik ez da, eta bi partida jarraian galduz gero, hirugarren fasea jokatzeko txartela lortzea oso zaila izango da.
Liga Federaleko Bigarren Mailan, euskal taldeak, oro har, oso ongi dabiltza. Horietako hiru, Bokale, Nafarroa eta Maule, bigarren fasetik oso gertu daude, eta bestea, Angelu, jaitsieratik gertuegi dago.
Seigarren multzoan, Nafarroak lehen postuari eutsi nahi dio Villenauve de Marsanen zelaian. Bokale, berriz, hirugarren dago, eta gutxienez postu horri eutsi nahi dio, eta horretarako Peyrehorade menderatu nahi du. Angeluk, berriz, mailari eusteko itxaropenen bat izan nahi baldin badu, hemendik aitzinerako partidak irabazi beharra dauka. Bihar Ortesen zelaian jokatuko du.
Zazpigarren multzoan, Maulek lehendabiziko postuan jarraitzen du, eta horri eutsi nahi diote. Horretarako, irabazi egin behar dute bihar Stade Bagneraisen zelaian. Garaipena lortuta, gainera, bigarren faserako txartela poltsikoan izango lukete. Partida horiek guztiak bihar arratsaldean jokatuko dituzte 15.00etan.
|