GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-25
- Top 14
Biarritzek partida zaila izango du Clermonten

BIARRITZ

Biarritzek irteera zaila izango du gaur, 17.30ean, Clermonten zelaira. Norgehiagoka hori Frantziako Canal+ telebista kateak emango du.

Zuri-gorriek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute, eta horri eustera joango dira Clermont aldera, baina ez da ahaztu behar datorren astean Europako Kopako final-laurdenak dituztela, eta hori buruan dutela jokatuko dute.

Biarritz sailkapeneko lehen postuan dago. Jokatutako partidetatik 14 partida irabazi, eta 5 galdu ditu. 463 puntu egin ditu, eta 23 galdu. 10 puntu gehigarri egin ditu taldeak. Clermont, berriz, zazpigarren dago 51 punturekin, eta lehen lauretan sartzeko azkenetako aukera du. Partida bat falta zaio jokatzeko, eta orain artekoan, 11 irabazi ditu, eta zazpi galdu. 444 puntu egin ditu, eta 373 jaso. zazpi puntu gehigarri egin ditu. Jokalariei dagokienez, Yachviliri atseden eman dio Biarritzek, eta Lievremont eta Thion aulkian egongo dira. Clermonten, berriz, Mignnik, Malniez-ek, Shvelidze-k eta Falieres-ek ez dute jokatuko. Beraz, hutsune asko izango dituzte.

Finalerdiak, Donostian

Bestalde, Nazioarteko Federazioak baietza eman dio Biarritzi, eta Saleren aurkako final-laurdenetako kanporaketa gainditzen badute, finalerdiak Donostian Anoetako estadioan jokatuko dituzte. Beraz, Donostiak goi mailako bi partida izan ditzake.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Primero las bases y luego los plazos
Euskal Herria
Agentes sociales llaman a reforzar el proceso en la marcha de Bilbo
Euskal Herria
Ibarretxe anuncia una mesa tras el verano y el PSE le descalifica al instante
Euskal Herria
Zapatero solicitará luz verde antes del verano
Euskal Herria
Ana López, compañera de Sainz, queda libre
Euskal Herria
Balza considera «adecuada, justificada y proporcionada» la carga del 3-M
Ekonomia
La plantilla de VW pide a la dirección que «mueva ficha»
Ekonomia
Villepin insiste en los CPE en la «primera etapa de diálogo» con los sindicatos
Euskal Herria
Batasuna considera que la tarea prioritaria es acordar las bases de la Mesa de Solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea