GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ikusmira 2006-03-28
Gizartearen ongizateari begira.... statu quo

Atzo, aurreikusitako moduan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko merkataritza ganberak eraberritu zituzten. Espero zen bezala, Bizkaian eta Gipuzkoan aurreko presidenteak hautatu zituzten. Beraz, beren herrialdeen garapena sustatzeko asmoz eta egitasmoz beterik, betikoan jarraituko dute. Araban hautes-prozesua polemi- koagoa izan da. Duela astebetetsu ganberako 24 batzordekideek osoko bilkurarako azken hiru kideak hautatu zituzten. Hautetsiak hauek izan ziren: Fernando Arangiz, merkataria eta Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustatzeko arloko zinegotzi ordezkaria, PPren zerrendetan aurkeztu zena; Jose Luis Ojea, San Prudencio Lan-fundazioko presidentea, eta Roman Knörr, Arabako Enpresaburuen Sindikatuak (SEA) jendaurrean hautetsi gisa sosten- gatua, eta lehenik SEAko bereko eta ondoren Confebaskeko presidente izana. SEA eta Knörr ustekabean lehian sartu izanak, hain zuzen, eragotzi du aurreko presidente Josu Lapatza bigarrenez hautatua izatea. Presidente berriak, nolanahi ere, pluraltasuna aldarrikatuta, esan du ez diola inolako izaera politikorik emango karguari. Beste sektore askotatik ez dute hala espero. Baina, eurek dioten moduan, «arau demokratikoak dira».-



Revolución naranja sin gas

A falta de que se complete el recuento oficial en las elecciones legislativas celebradas, el pasado domingo, en Ucrania, el partido del presidente Viktor Yushenko puede considerarse ya como el gran perdedor. Aunque a la postre, un eventual pacto con su otrora aliada y ahora rival Yulia Timoshenko, podría ayudarle a salvar los muebles, el flamante líder de la «rebelión naranja» sale muy tocado de esta reválida electoral. La denuncia del pucherazo de Yanucovich, que llevó hace año y medio a miles y miles de ucranianos a las calles, en una revuelta vista con simpatías externas, ha dado paso a un voto de castigo que tiene que ver con la desastrosa gestión de la crisis del gas y con la corrupción. -



Antzerkiaren egoera dramatikoa

Antzerkiaren sektore guztiak biltzen dituen plataformak zentro dramatiko nazional bat eta arte eszenikoen goi mailako eskola eskatu ditu. Ez da aldarrikapen berria. Gasteizko Udaleko Kultura Sailak Arte Dramatiko- ko eskola arautu bat eraikitzeko proiektua dauka. Lehenengoa litzateke gurean. Izan ere, Euskal Herriko zentroek, nola pribatuek hala laguntza publikoa dutenek, ofizialak ez direnez, ez dute titulu ofizialik emateko ahalmenik. Horiek horrela, eta Lakuako Gobernuak gaia aztertzen segitzen duen bitartean, Arte Dramatikoa ikasi nahi dutenek Euskal Herritik urrutira jo behar dute. Atzo Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Euskal Herrian, ordea, ospatzeko baino areago aldarrikatzeko motiboa zegoen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea