GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-28
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo arratsaldean Bilbon. Barne Sailak prentsa ohar batean adierazi zuenez, atxiloketok 2003ko irailean Herrerako mendatean ETAk eginiko ekintzarekin loturik daude. Askatasunak aditzera eman zuenez, atxilotuetak Dani Yaniz eta Koldo Danborenea dira. Irala auzoan eta Alameda Rekalden miaketak izan ziren.

BILBO

Bi pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Ertzaintzak Bilbon, Lakuako Barne Sailak prentsa ohar labur baten bidez aditzera eman zuenez. Atxiloketa horiek 2003ko irailean ETAk Herrerako mendatean egin zuen ekintzarekin loturik daudela zioen. Ekintza horretan, Harkaitz Otazua, ETAko militantea, hil egin zen. Atxilotuek komando horrekin «ustez harremana» dutela, eta horietako batek «kale borrokarekin ere zerikusia izan» lezakeela adierazi zuen Barne Sailak.

«2003. urtetik hona, Ertzaintzak egin duen ikerketaren ondorioz hainbat ebidentzia aurkitu» dituela eta, horien arabera, Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindua eman duela eta «horren esku gelditu» direla gaineratu zuen oharrean.

Askatasunak azaldu zuenez, atxilotuak Dani Yaniz eta Koldo Danborenea dira. Lehena, bere etxean, Bilboko Irala auzoan, hain zuzen, atxilotu zutela zehaztu zuen. Ertzaintzak etxea ia lau orduz miatu zuen, Yaniz bertan zela, GARAri lekuko batek azaldu zionez. Elkartasuna adierazteko lagun ugari hurbildu zirela-eta, horietatik, Ertzaintzak gazte bat identifikatu zuela adierazi zuen.

Gaurko, 20.00etan, manifestaziora deitu dute Txalet de Hiedra enparantzatik. Bigarren miaketa Alameda Rekalde kalean izan zen.

Askatasunak Yaniz eta Danborenearen egoeraz kezka azaldu zuen. Horrez gain, Barne Sailak atxiloketak Auzitegi Nazionaleko zein epaitegik agindu dituen ez duela zehaztu ere adierazi zuen.

Harkaitz Otazuaren gorpua agertu ondoren, Ertzaintzak harekin zihoazen lagunak Josune Oña eta Aitor Mardones bezala identifikatu zituen. Hortik hilabete batzuetara, 2004ko uztailean, Urkiolako gainean atxilotu zituen haiek. Geroago, Atxarte Salbador eta aske geldituko zen beste gazte bat ere atxilotu zituzten Bilbon. Azken bi horiek ETArekin kolaboratzea leporatuta. Aitor Mardones ospitalera eraman behar izan zuten atxilotuta zegoenean, hidratazio eza eta bestelako kalteak zituelako. Gero, Oña eta Salbadorrekin espetxeratu ondoren, ertzainen aldetik presioak eta kolpeak jasan zituela salatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea