GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-28
Inazio Agirre Arregi - AuB
Konponbide garaia da

Nazio gisa pentsatzeko eta jokatzeko garaia da. ETAk berriro armak har ez ditzan eraginkorrena haren helburu demokratikoak lortzeko bide politikorik badela erakustea litzateke. Iritsi da, beraz, eragile eta herritarren garaia. Konponbide prozesuaren jasotzaile nagusia herria da, eta herritarrok bermatu behar dugu prozesua. Gure ordua da.

ETAren su-etena ekarpen handia da bakea eraikitzeko prozesuan, baina ez da bakea. Bakea euskal herritarren hitza eta erabakia errespetatzea da, bazterketa ideologikorik eta geografikorik gabe. Madril eta Paris prest al daude, joko arau demokratiko hori errespetatzeko? Ezker abertzalea bai.

Beraz, gakoa ez da prezio politikoa ordaintzea, Espainiak eta Frantziak Euskal Herriari kendutako eskubide zibil eta politikoak errespetatzea baizik. Hau da, lapurtutakoa itzultzea. Horregatik, ezker abertzaleak demokrata, aurrerazale edo abertzale orori dei egiten dio konponbidean inplikatzera, prozesua abian jarri eta aurrera egin dezan.

Prozesu irekia da: ildo zehatzik ez duen prozesu baten atarian gaude. Halakoetan, aukerak eta arriskuak handiak dira. Kataluniako estatutu berriak horren froga eman digu. Euskal Herrian ireki den aukera honen aurkako presioak handiagoak izango dira. Hortaz, arrakasta izateko, jendartearen babesa ezinbestekoa da. Euskal Herriarentzako inbertsiorik onena bidea egitea da jokaleku demokratikora heltzeko, eta bakea lortzeko. Horretarako, ba- koitzak gure ekarpena egin behar dugu. Konponbidearen terminoak hauek dira: Euskal Herri osoa, bertako eremu osoan gertatzen delako gatazka, eta Euskal Herriaren iritzia errespetatzea

Bake prozesuan parte hartzeak, jendarteak babesteak eta herritarren hitza errespetatzeak zentzu demokratiko betea du eta prozesuaren bukaeran egingo den erreferendumaren emaitza modu naturalean onartzera bideratuko du. Ezker abertzaleak ez dio jendeari eskatzen Euskal Herriaren independentzia, sozialismoa eta euskalduntasuna onartzeko; gure proiektu politiko hori egoera demokratiko batean garatu ahal izatea baizik, besteen baldintza berdinetan.

Euskal Herriaren burujabetza zanpatzea, haren lurraldea zatitzea, erabakitzeko eskubidea eragoztea, euskal herrialdeen arteko harremanak ukatzea, euskara hil zorian egotea, presoakŠ ez dira borroka armatuaren ondorio, Espainiako eta Frantziako inposaketaren ondorio baizik. ETA gatazka horren ondorio da, ez haren kausa.

Jendartearen inplikazioak erne egotea esan nahi du, prest egotea justizian oinarritutako prozesu demokratikoaren aldeko mezua zabaltzeko eta adi egotea bere hurbileko eragile politikoak etengabe fiskalizatzeko, prozesua kaltetu dezaketen alderdikeriak egin ez ditzaten. Larunbatean, joan gaitezen Bilboko manifestaziora, bake prozesua abian jartzeko eskatzera. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea