GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-28
Kultura eta etnia bakarreko Italia
Silvio Berlusconi ahoberoak etorkinen kontra egin zuen atzo. Inmigrazioak ekar dezakeen «kultura eta etnia ugarien Italia» ez duela atsegin onartu zuen, nahasketak egungo Italiaren nortasuna arriskuan jarriko duelako. Hala ere, «italiarrek egin nahi ez dituzten lanak» egiteko etorkinen egungo sarrera mugatuaren alde egin zuen lehen ministroak.


Kultura eta etnia bakarreko Italia

ERROMA

«Ez dugu nahi kultura eta etnia ugari batzen dituen Italia, gure kulturaz eta usadioez harro gaudelako», adierazi zuen atzo Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak. Parlamenturako hauteskunde kanpainan murgilduta daude Italian, eta Berlusconiren ahoberokeriak eguneroko ogi dira. Atzo etorkinen kontra jo zuen.

Lehen ministroaren adierazpena Oliviero Diliberto Alderdi Komunistako buruzagiak esandakoaren erantzuna izan zen. Dilibertok esan zuen islama eskoletan irakastearen alde zegoela, haren ustean, 50 urte barru Italiako ikasleen erdia musulmana izango delako. Berba horiek «hotzikara» eragin ziotela azaldu zuen Berlusconik, eta Dilibertoren iragarpenaren kontra egin zuen. Lehen ministroak esan zuen etorkin kopuru mugatuak herrialdera sartzen jarrai dezakeela, «italiarrek egin nahi ez dituzten lanak» norbaitek egin behar dituelako. Baina italiarren legeetara eta bizimodura egokitu beharko direla esan zuen.

Ezkerreko alderdiek eta mugimenduek gaitzetsi zituzten Berlusconiren adierazpenak, «elkarbizitzaren kontrako erasoa» direlako. Dena dela, defendatzaile sutsuak ere badauzka. Italiako Exekutiboko kide Ipar Ligak lehen ministroaren hitzak babestu zituen. «Gure nortasuna, gure baloreak... defendatu behar ditugu, daukagun altxorrik handiena baitira», esan zuen Umberto Bossi buruzagiak. Ipar Ligak etorkinen kontra oso jarrera bortitza erakutsi izan du beti. Italiako kostaldean lehorreratu nahi duten etorkinen ontziak «kanoikadaka» hartzea proposatu izan du Bossik.

200 etorkin Lampedusara

Bitartean, Europara etorri nahi duten etorkinen jarioak etengabe jarraitzen du. 200 etorkin barruan zeramatzan ontzi bat atzeman zuten atzo Tunezeko agintariek. Italiakoei abisua eman zieten eta etorkinak Lampedusako irlako harrera zentrora eraman zituzten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea