GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-28
Des-Kontrol taldeak «streetpunk» jorratzen du hirugarren CDan

BILBO

Des-Kontrol taldeak “Duintasunez eutsi” izeneko lan berria kaleratu du Ohiuka diskoetxearekin. Talde hori Arrasaten sortu zen 1996an, eta hasieratik streetpunka eta oi! estiloa beren bizitza jarrera bihurtu zuten.

Hamar urte hauetan taldean aldaketa bakarra egon da: 2004an Oier baxu-jotzaileak gitarra hartu zuen, Osoren gitarra-jotzailea ordezkatuz, eta baxua haren anaia, Hodei, hasi zen jotzen.

Des-Kontrol taldearen hirugarren disko honek hamahiru abesti ditu, horietatik hamar berriak. Azken hirurak aurreko lanetako kanturik esanguratsuenak dira eta berriro grabatu nahi izan dituzte. Elkar estudioan grabatu dira abesti guztiak, bi txandatan. 2005ean abenduan zuzenean grabatu ziren hiru abesti zaharrak, eta gainerakoak 2006ko urtarrilean. Jean Phocas izan da soinu teknikaria eta Ñakok eta Des-Kontrol taldeek egin dute musika ekoizpena. «Egin dugu hain justu nahi genuena. Aurrekoekin konparatuz, gehiago landu dugu lan hau eta oso gustura geratu gara», esan zuten aurkezpen prentsaurrekoan. Disko honetan badago ingelesez letra bat: “Freedom for my land”. «Ez dugu deskartatzen hurrengo diskoetan kanta gehiago sartzea ingelesez. Kanpora joaten garenean ere jo ditzakegu letra batzuk ingelesez, zeren euskaraz kantatzen zaila da diskoak saltzea Estatu Batuetan edo Ingalaterran». Des-Kontrol taldea askotan irten da atzerrira. Azkenetariko bira Californiako hainbat lekutan egin dute.

70eko punkaren eta 80ko oi! eta streetpunkaren eragin zuzena du talde honek. Rock borrokalaria egiten dute, militantea. Streetpunkaren jarrera hartzen dute eta punkaren izaera eta underground kulturaren defendatzaile sutsuak dira. Lelo asko eta abesti errazak. Kantu indartsuak eta abiadura handikoak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea