GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-28
«Rise» aurkeztuko du Anoushka Shankarrek Bilbon
·Artista indioak Ars Sacrum jaialdian parte hartuko du apirilaren 7an

Anoushka Shankar Bilbon izango da aurki, «Rise» azken diskoa aurkezten. Harena ez da, BilbaoArs Sacrum jaialdiaren kariaz, hirian agertuko den aurpegi ezagun bakarra. Imanol Ariasek errezitaldia emango du, Rosa Regasek sorturiko testu bat oinarri hartuta. Fernando etaCayetana Guillenen irakurketak, berriz, poesia barrokoa izango du ardatz.

BILBO

Bilbao Ars Sacrum musika ekitaldia apirilaren 1etik 12ra bitarte egingo dute. ‘‘Ekialdetik Mendebaldera’’ izenburua du Bilbao 700-III Milenium Fundazioak aurtengo Aste Santurako prestatu duen egitarauak. Izan ere, munduan diren erlijio eta kulturetako errito eta emankizun espiritualak bildu nahi dituzte berriz ere, aurreko bi urteetan bezala.

Hala, Anoushka Shankar artista indioa izango da gurean. Ravi Shankar-en alabak oso gaztetatik jotzen du sitarra eta aitak irakatsitakoaren bidetik, musika garaikidea egiten du. ‘‘Rise’’ diskoa aurkeztera dator,Enkarnazio elizara, apirilaren 7an. Hark sorturiko kantak joko ditu, hainbat jatorriko musikarien laguntzaz.

Zikloari hasiera emateko ‘‘Bi urteurrenetarako eliz musikako kontzertua’’ aukeratu dute. Mozart eta Arriaga konpositoreak gogoan, Bilboko Koral Elkarteak eta Wiener Akademiek saioa eskainiko dute, Martin Haselböck-en zuzendaritzapean. Arriagaren ‘‘Stabat Mater’’ eta Mozarten ‘‘Requiem’’ entzungo dituzte Enkarnazio elizan apirilaren 1ean. Isabel Monar sopranoa, Marina Rodriguez Cusi mezzosopranoa, Markus Shaffer eta Imanol Nebreda tenoreak eta Jose Antonio Lopez baritonoa izango dira solistak.

Hurrengo zita apirilaren 4rako iragarri dute. ‘‘Kontzertu barrokoa Hiri Debekatuan’’ ekimenaren bidez, jesuitek XVIII. mendean Txinako misioetan idatzitako lanak interpretatuko ditu Ensemble XVII-21 Musique des Lumiéres-ek. Jean Christophek Frisch-ek gidatuko du taldea.

Hirugarren proposamenak Arte Ederren Museoan du kokaleku nahi eta nahi ez. Hiru egunez, ‘‘Kontenplaziotik estasira’’ emanaldia egingo dute pinakotekan. Artelan barrokoen aurrean, gaztelaniaz gai sakratuak jorratu dituzten poemak irakurriko dituzte hiru aktorek: Gloria Muñozek eta Fernando eta Cayetana Guillenek. Jose Antonio Gutierrez arituko da eszenako zuzendari gisa.

Kalea eszenatoki gisa hartuta, Boliviako ohiturei hurbiltzeko modua izango da, bi egunez. ‘‘Diablada de Oruro’’ izenez ezagutzen den dantza ikuskizunak meatzetan du sorleku, eta oso ikusgarria da.



Un texto de Rosa Regas recitado por ImanolArias

BILBO

‘‘Las siete palabras’’ pondrá punto final al festival BilbaoArs Sacrum (BAS) el día 12 en la iglesia de la Encarnación. El programa de este último concierto estará compuesto por ‘‘Las siete últimas palabras de Cristo en la Cruz’’, de Joseph Haydn, y ‘‘Las siete palabras para violonchelo, bayán y cuerda’’, de Sofía Gubaidulina. Peter Vrábel dirigirá a la Orquesta de Cámara de Berg en este último acto del BAS.

‘‘Las siete últimas palabras de Cristo en la Cruz’’ fue un encargo de la Catedral de Sevilla para una Semana Santa. El texto original, basado en la Biblia y escrito para ser leído por un sacerdote, será sustituido en este caso por una pieza laica ideada por Rosa Regás. Se encargará de recitarla ImanolArias, que ayer viajó a Bilbo para presentar el acto.

El actor explicó que este texto presenta «a Cristo con unas convicciones más terrenales» y que engarza más «con las tradiciones modernas».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea