- Ohorezko B maila
Hernanik Valentzia menderatu eta maila berean jarraituko du
DONOSTIA
Hernanik heldu den urtean Ohorezko B Mailan jarraituko du, Gernika eta Durangorekin, eta agian euskal talde gehiago ere izango dira, Getxo Ohorezko maila galtzeko zorian baita, eta Gaztedi, berriz, Nazional mailatik igotzeko zorian.
Azkeneko jardunaldira Hernani bakarrik heldu zen jokoan zerbait zuela. Gernikak ezinekoa zuen Ohorezko Mailara igotzea, eta Durangok, aldiz, maila eutsita zuen. Hernanik irabazi beharra zeukan, eta horixe egin zuen, 27-10 menderatu baitzuen Valentzia. Apezetxea (2), Lamaison, Insausti eta Pelaz izan ziren hernaniarren entsegugileak, eta Ruiz de Garibaik transformazioa lortu zuen.
Durangok ez zuen ezer jokoan, eta etxean 16 eta 32 galdu zuen mailari eusteko borrokan zebilen Oviedorekin. Gernikak ere ezer ez zuen jokoan eta azken sailkatuaren zelaian, Hospitaleten 49-22 galdu zuen. Amaieran Gernika hirugarren geratu da 40 punturekin; Hernani laugarren 29rekin, eta Durango seigarren 24rekin. Ohorezko B Mailarako igoeran Gaztedik 26 eta 10 menderatu zuen FC Bartzelona. Mailari eusteko promozioan, La Unica nafarrak 10-24 irabazi zuen Bilbon, eta mailan jarraituko du, talde bizkaitarraren kalterako.
|