GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-03-28
- Berezkoak (Binakako Txapelketa)
Muskarditz eta Etxeto erraz sailkatu dira

MUSKARDITZ - ETXETO 40

SORHUET - BISCOUBY 16

DONIBANE GARAZI

Muskarditz eta Etxeto ziren Txapelketa aurkeztu zuten egunean txapela lortzeko hautagai nagusiak, eta jokatu dituzten bi norgehiagokak ikusi ostean, hori oso garbi geratu da, bikorik indartsuena izan baita.

Jokatutako bi partidak airean bereganatu dituzte, eta 25 kintze soilik jaso dituzte bi norgehiagokatan. Horrek argi eta garbi uzten du biko horrek duen ahalmena.

Faboritoek partida oso erraz eraman zuten, berehala hartu baitzuten abantaila. Atzokoan Rene Muskarditzik onena ikusi ahal izan genuen; hamasei kintze egin zituen saketik. Gero, pilota fite ibili zuen, eta erremateak egiterakoan ere ikuskizun ederra eman zuen.

Atzean ere bikain lagundu zion Thierry Etxetok, eta beti mendean izan zuen Biscouby. Atzean agindu, eta aurrean aukera oso onak utzi zizkion Muskarditzi, eta Donibane Garaziko aurrelariak horrelakoak ez ditu barkatzen. Azkenean ia partidarik ere ez zen izan, garaileek ez baitzien aurkariei inongo aukerarik eman. Orain finala bakarrik geratzen da Binakakoa amaitzeko, eta hori datorren larunbat arratsaldean jokatuko da Angeluko trinkete berrian, eta hantxe izango dira Muskarditz-Etxeto eta Idiart-Ezkurra II.a.

Norgehiagoka oso erakargarria iragartzen da, eta orain arte ikusitakoaren arabera, argi eta garbi dago lehiaketako bi biko onenak izango direla.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea