AHTren aurkako 6 kide epaiaren zain
TOLOSA
AHTren aurkako sei kide epaituko dituzte Tolosako epaitegian datorren ostegunean. Hartara, AHT Gelditu! Elkarlana taldeak epaiketa hori salatu zuen. Plataformak kritikatu zuen Abiadura Handiko Trenaren inguruan gizartean dagoen «desadostasun zabala aintzakotzat hartu gabe», gobernuek aurrera daramaten «inposizioaren» ondorio dela epaiketa hau.
Epaituko dituzten sei lagunak AHTren proiektuko zundaketa lan geoteknikoak geldiarazteko 2002. urtean Andoaingo Belkoian mendian hamarka pertsonak egindako protesta ekintza batengatik auziperatu zituzten. Plataformak gogorarazi zuenez, salatzailea ez agertzeagatik otsailaren 9an bertan behera gelditu zen epaiketa.
Hurrengo ostegunean elkarretaratze bat egingo da goizeko 9.30ean Tolosako epaitegiaren aurrean, auziaren kontrako protesta egiteko helburuarekin.
|