GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-28
LAB sindikatuak itxaronzerrenden trataera salatu du
·Zerrenda luzeen arazoari aurre egiteko konponbideak jarri ditu mahai gainean

Gasteizko Gobernuak Osakidetzako ebakuntza kirurgikoen itxaronzerrendak mugatzeko dekretua aurrera eraman zuenetik erreakzio asko egon dira ekimenaren kontra. LAB sindikatuak dekretuaren asmoa ere kritikatu du, eta osasun sistema publiko on batek hartu beharko lituzkeen neurriak zeintzuk diren proposatu du.

BILBO

Gasteizko Gobernuak Osakidetzako itxaronzerrenden gainean onartutako dekretua kritikatu zuen LABek. Sindikatu abertzaleak salatu zuen Lakuako Gobernuaren asmoa Osakidetzako ebakuntza kirurgiko programatuetan dauden itxaronzerrendak mugatzea dela.

Hori dela-eta, LABek dekretuaren inguruko zenbait zehaztapen egin zituen. Alde batetik, Euskal Autonomi Erkidegoko osasun sisteman dauden itxaronzerrendak laguntza medikoa behar duten pertsonentzat arazoa direla salatu zuen, Osakidetzak ez baitu laguntza mota hori bermatzen.

Beste aldetik, osasun zerbitzuaren gerentziak eskainitako datuek «errealitatea itxuraldatzen» dutela kritikatu zuen; izan ere, erregistroek ez dute Osakidetzan bizi den «egoeraren saturazioa» islatzen.

Gainera, sindikatuaren ustez, arazo larri horren aurrean, Osakidetzako kudeatzaileek «konponbide ez eraginkorra» eraman dute aurrera. LABen aburuz, zerbitzu publikoak dekretuak ezartzen duen epean gaixoak zaintzen ez baditu, azken horiek kontsulta pribatuetara joango dira.

Hortaz, arazo larri horrekin bukatzeko neurririk hartzen ez dela kritikatu zuen: «Badirudi Lakuako Gobernuaren asmoa kalitatezko osasun zerbitzu publiko bat sortu beharrean, osasungintza pribatua sustatzea dela».

Era berean, sindikatuak aditzera eman zuen «pribatizaziorako neurri ezkutu horiek» sistema deskapitalizatu besterik ez dutela egiten, eta, modu horretan, gizartearen eskari aldakorrari erantzun bat emateko beharrezkoak diren erabakiak definitzen ez dituztela salatu zuen.

Sindikatuaren proposamenak

Egoera horren aurrean, LABek zenbait proposamen jarri zituen mahai gainean. Alde batetik, kudeaketa eta finantziazio neurriak hartzea beharrezkoa dela planteatu zuen. «Hala, baliabideen optimizazioa izango da, eta azpiegitura tekniko hobeak sortuko dira». Horrez gain, kirofanoetan goiz eta arratsaldeetako txandak egon daitezela eskatu zuen, baita ordutegi zabala duten kontsulta espezializatu deszentralizatuak presta ditzatela ere. Gainera, deuseztatutako ohe ospitalarioak berriz ireki behar direla aldarrikatu zuen LAB sindikatua.

Horiek guztiak izan ziren sindikatuak proposatu zituen neurriak, itxaronzerrenda luzeen arazoari aurre egiteko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea