Nafarroako Gobernuak ere «zuhur» jokatzea erabaki duela ziurtatu du
Miguel Sanz Nafarroako presidenteak ETArekin hitz egitearen aurka sutsu hitz egin zuen ekintzen etenaldiaren berri izan bezain laster. Gero mezu lasaiagoa eman zuen Nafarroako Gobernuak, eta atzoko bileran bide hori sakondu zuen. Alberto Catalanek nabarmendu zuenez, «zuhur» jokatzea erabaki dute, gainerako erakundeek eta alderdiek ere hala egin baitute. Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bilerarik ez dute eskatuko oraingoz behintzat.
IRUÑEA
ETAk ekintza armatuak eteteko hartutako erabakia iragarri zenean, asteazkenean, Lisboatik hitz gogorrak izan zituen Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak. Besteak beste, hauxe esan zuen:«ETArekin ezin da inolaz ere hitz egin. Armak uzten ez dituzten bitartean, ezin zaio elkarrizketari ekin, are gutxiago horren bidez ordain politikoa eman nahi bada». Geroztik, ordea, mezuak asko aldatu dira;besteren artean, Zapaterok hitz egiteko ez ezik ETArekin negoziatzeko prest dagoela aurreratu du. Horren ondorioz, UPN-CDNko Gobernuak atzo «zu- hur» jokatuko duela iragarri zuen, aurretik erakutsitako jokaera bideratu nahian edo.Alberto Catalan eledunak mahai gaineratu zuen mezu hori, astelehenero Gobernuak egiten duen bileraren ondoren: «Lasaitasun handiz jokatu nahi dugu. Izan ere, begibistakoa da Espainiako erakunde eta alderdi guztiek oso zuhur jokatzea erabaki dutela, eta bide horretatik joan behar du Nafarroako Gobernuak ere», esan zuen. «Gauzak nola garatzen diren ikusteko itxoitea hobea da argudiatu zuen Catalanek. Azkar eta presaka jokatu nahi izanez gero, agian porrotera daramaten ekimenak bultzatu daitezke, eta okerra litzateke hori». Hori dela-eta, Miguel Sanzek Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin biltzeko inolako presarik ere ez du agertu. «Horretarako denbora izango da», aipatu zuen Catalanek. Hori bai, informazioa emateko eskatu diote Gobernu espainoleko buruari, gauzak zertan diren jakiteko.
«Eszeptizismoa»
«Erantzukizunez jokatu beharra dago, inoiz baino gehiago, ordezkari politiko eta instituzional guztien partetik», aipatu zuen berriro Alberto Catalanek.UPN-CDNko Gobernuko jokabide berri horrek PPk abiatu omen duen hausnarketarekin bat egin du. Catalanek zehaztu zuenez, gaur Zapaterok eta Rajoyk egin behar duten bilerari arretaz begiratuko dio Nafarroako Gobernuak. Hala ere, aurretik hark ezarri dituen irizpideak berresten dituela ziurtatu zuen Catalanek. Hasteko, ETAren egitasmoen aurrean duen «eszeptizismoa» horretan dagoela adierazi zuen. Etorkizunari begira, nagusitasuna ETAk eragindako biktimei eman behar zaiela gaineratu zuen Catalanek. «Nafarrok geure buruari eman diogun egitura instituzional, politiko eta soziala ere berrestu egin behar da», gaineratu zuen. Hala, UPNk zein CDNk osatzen duten gobernu taldeak ez duela «Nafarroaren eredu instituzionalari buruzko balizko negoziaketaren» alde egingo aipatu zuen. Aldi berean, esparru horretan hartzen den edozein erabakik Miguel Sanzen alderdiaren zein Juan Cruz Alli buru duen alderdiaren onespena izan behar dutela aurreratu zuen Gobernuko bozeramaileak. Allik Sanzek baino jarrera malguagoa agertu du ETArekin hitz egiteari dagokionez.
EA y Aralar apelan al Parlamento para que contribuya a asentar la nueva situación
IRUÑEA EA y Aralar han presentado sendas proposiciones en el Parlamento navarro tras el inicio del alto el fuego permanente de ETA, en el que proponen que esta institución contribuya de alguna manera a esta nueva situación. El partido que lidera Patxi Zabaleta presenta una propuesta de declaración institucional en la que pide que el Parlamento se una «a la alegría manifestada por la sociedad navarra». Quiere también que la Cámara declare «su disposición de contribuir, en lo que respecta a su naturaleza, sus cometidos y competencia, a que se logren una paz y convivencia definitivas». Junto a ello, plantea que «la voluntad polítifac de los navarros y navarras debe ser reconocida y tenida en cuenta en todo momento, constituyendo esa voluntad política y democráticamente expresada el límite y la base de cualquier acuerdo político que afecte a Navarra, por imperativo de la democracia». EA pide pasos La declaración propuesta por EA constata que la iniciativa «abre una oportunidad histórica para erradicar la violencia definitivamente y abrir un proceso de paz que culmine con la restitución de todos los derechos». Ante ello, plantea que el Parlamento no sólo felicite a quienes han hecho posible este paso, sino que se comprometa a abrir «un diálogo entre los partidos y agentes políticos», haga además una petición expresa a Madrid «para que dé los pasos necesarios» y emplace a las instituciones europeas a apoyarlo. EA reclama además que cualquier acuerdo sea avalado en reférendum por la ciudadanía navarra.
|