Blazquez: «Prozesuan laguntzeko prest dago Eliza»
MADRIL
Elizak, ahal duen neurrian, prozesuan laguntzeko prestutasuna duela adierazi zuen atzo Espainiako Gotzain-Konferentziako presidente eta Bilboko gotzain Ricardo Blazquezek. «Eliza, gizar- teak dituen esperantza nahiz atsekabeen partaide izanik, prozesuari laguntzeko prest dago», esan zuen LXXXVI. batzarraren hasieran.Aldi berean, «agintariei eta ordezkari politikoei» batasuna eskatu zien eta gizarteari, aldiz, kolaborazioa. ETAren erabakiak gotzainen artean «esperantza» piztu duela berretsi zuen Blazquezek. «Erakunde terroristaren azken agiriak hainbat sentimendu sorrarazi ditu: lasaitasuna, poza, zuhurtzia, arreta, erantzukizuna eta, gauza guztien gainetik, esperantza», azaladu zuen. Bilboko gotzainak, hain zuzen, «esperantza» hori nabarmendu nahi izan zuen: «Nahiz eta aldez aurretik eginiko saiakeretan ez genuen biolentzia terroristaren eta erakunde beraren desagerpena lortu».
«Berme egokiak»
«Erabateko bakea lortzeko agintari eta ordezkari politikoen batasuna, gizartearen kolaborazioa, lan patxadatsua eta esperantza berme egokiak dira», esan zuen. «Erronka honen garrantzia» nabarmenduta, «prozesua aurrera eramatearen ardura dutenei, Jainkoak argia eman» diezaiela eskatu zuen. Hitz horiek, dena den, ez datoz bat Madrilgo artzapezpiku Antonio Maria Rouco Varelak esandakoarekin.ETArekin bitartekaritza lana egitea ez dela Elizaren zeregina baizik eta politikoena esan zuen. Hala ere, Eliza «banakako pertsonez osatuta» dagoela eta norberak bere iritzia eta jarrera duela gaineratu zuen.
|