GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-28
Departamenduaren sinadura-bilketarekin bat dator AND
Departamendua sortzeko helburua betetzen ez dela-eta, AND elkartea «lozorroan» jartzeko zorian egon da, baina azken bilkuran berriro lanari ekitea deliberatu du. Hiru lurraldeak erakundetzearen premia inoiz baino handiagoa dela diote, eta Baterak abiatuko duen sinadura-bilketa babesteko prest dira, betiere, «beste eskakizunekin nahasten ez bada».

BAIONA

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bilduko lituzkeen departamendua osatzeko eskatzen duen AND (Association pour un Nouveau Departement) elkarteak bat egingo du Kontseilu Nagusiak hiru lurraldeetarako erakundea eskatzeko egingo den sinadura-bilketarekin.

Aspaldian bere ahotsa entzunarazi ez zuela-eta, ANDk bere zereginarekin jarraitzeko prest dagoela adierazteko, atzo, Baionan egindako prentsaurrekoan eman zuen horren berri.

Elkarteko Administrazio Kontseiluak berrikitan hartu duen erabakia dela esan zuen Jacques Saint-Martin orain arteko lehendakariak: «Gure aspaldiko eskakizuna gauzatzen ez dela ikusirik, elkartea lozorroan jartzekotan ginen, baina hara non elkartekide askok aitzina jarraitzeko, eta, gogotsuago gainera, eskatu diguten».

Hala, bada, 1974an sortu zen elkarteak Ipar Euskal Herria ordezkatuko duen instituzioaren sorrera bultzatzen jarraituko du:«Ulertezina egiten zaigu, Euskal Herriaren existentzia begi bistakoa denean, onartzen dutenean, hemen ez izatea ordezkatuko gaituen eta gure arazoak kudeatuko dituen berezko erakunderik», esan zuen Saint-Martinek.

Azken urteotan elkarte eta erakunde andana sortu izan dela nabarmendu zuen, baina «erabakirik hartzeko edo dirua kudeatzeko ahalmenik gabe- koak». Hautetsien Biltzarra edo Garapen Kontseilua jarri zuten horren adibidetzat. Azken elkarte horretatik eratorritako Hitzarmen Berezia «sukarra jaitsiarazteko aspirina» besterik ez omen dela esan zuen Charles Etchandy ANDko lehendakari berriak: «Errealitatea da hemen ditugun hamaika arazoei ezin diegula irtenbide egokirik eman, esaterako, mugaz gaindiko harremanei. Ez da normala Europan mugak desagertuz geroztik eta Hegoaldearekin gero eta harreman gehiago ditugunean Ipar Euskal He- rriak tribuna bat ez izatea. Are ulergaitzago egiten zaigu, denok dakigunean gure etorkizuna eta garapen ekonomikorako eremua izango dela».

Parisen «aitzakiak»

ETAren ekintzen etenaldia «garrantzi handiko jazoeratzat» jota, urteetan departamendua ez onartzeko «Parisko Gobernuak jarri duen aitzakia» bertan behera geratu dela nabarmendu zuen ANDk, hark bere jarrera aldatuko duenik espero gabe.

Baterak herri-kontsulta egin dadin hasi asmo duen sinadura-bilketa babestuko du ANDk. Argi utzi zuen, halere, beste eskakizun batzuk nahasten ez diren bitartean atxikiko zaiola kanpainari. «Beste eskaerekin (euskara, unibertsitatea...) ados baldin bagara ere, uste dugu, eskakizun nagusia erakunde propioa, guretzat departamendua, lortzea izan behar dela. Gai horretaz Gobernuak bere iritzia azaltzera behartuko duen ekimen ororen alde gaude», esan zuen Saint-Martinek.



Kideen eskarmentua, departamendua sortzearen alde
ANDk berretsi zuen ez dela mugimendu politiko bat, departamendua sortzeko lan egiten duen elkartea baizik. 500 kide ditu, horietako asko, enpresariak. Ez dute masa ekimenik egiteko bokaziorik, «beren eskarmentua eskaintzekoa baizik». Duela lau urte Jacques Delorsek gidatutako hizketaldia antolatu zuten Parisen, Estatuko eragile eta Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsirekin. Barne Ministerioak eta Michele Alliot-Mariek ez zuten parte hartu. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea