GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-30
Bertso Eskolen Eguna, Oiartzunen

OIARTZUN

Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna datorren larunbatean ospatuko da Oiartzunen. Bigarren aldiz antolatu den festa atzo aurkeztu zuten. Ekitaldian Felix Irazustabarrena Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Unai Muñoa Bertso Eskolen Sareko eragilea, Ander Lizarralde Oiartzungo Bertso Eskolako kidea eta Jagoba Larburu Oiartzungo Udaleko Euskara eta Kultura zinegotzia izan ziren.

Irazustabarrenak bertso eskolak bertsolaritzaren transmisiorako oinarri direla eta izango direla adierazi zuen. Zeregin horri hobeto erantzuteko, sarea antolatzen ari dira Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen partaidetzarekin. 30 bertso eskola daude Gipuzkoan, eta haietan, 350 ikasle.

Egitaraua goizeko 10etan hasiko da, eta ordubetez jolasa izango dira plazan. Gero gazteen jaialdia iragarri dute ikastolan. Arratsaldean jolasak eta bertso antzerkia izango dira, azken hori udaletxean eta Oihana Bartra eta Iker Zubeldia trikitilariekin bertso kalejira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Este no es el camino
Jendartea
Un acercamiento nacional al transporte
Euskal Herria
El Friendship insiste en reclamar la implicación de la UE
Euskal Herria
López pide a Ibarretxe «que siga apoyando» a Zapatero
Euskal Herria
Esperan que Zapatero y Chirac vean una multitud en Bilbo
Euskal Herria
EPPK respalda la marcha y llama a la «acumulación de fuerzas»
Euskal Herria
Grande-Marlaska envía a prisión a Otegi hasta que abone 250.000 euros de fianza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea