GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-30
Baionako portuko hainbat eremu itxiko dituzte segurtasuna bermatzeko
Merkataritza eta Industria Ganberak Baionako portuko segurtasuna bermatzeko aspaldian egin asmo zituen lanei ekingo die laster. Gaur egun irekia jarraitzen duen bakanetarikoa izaki, nazioarteko itsas erakundeak exijitzen dituen arauak betetzera behartua dago. Hiru eremutan itxitura, behatzaileak eta kamerak jarriko ditu MIGk.

BAIONA

Estatu frantseseko beste 36 portuak bezala, Baionakoa ere nazioarteko segurtasun arautegiak eskatzen dituen neurriak hartzera doa. Hori jakinarazi zuen, atzo, Jean-Marie Berckmans Merkataritza eta Industria Ganberako (MIG) lehendakariak.

«Egitasmoa ez da, halere, oraingoa. Baionako portua gaur egun irekia dagoen bakanetakoa da eta, arautegiak arautegi, horrela jarraitzea ez da oso normala», esan zuen Berckmansek, eta bertan ibiltari, txirrindulari edota nasan arrantza egitera joaten direnak lantegietara doazen kamioi, edo garabien artean ibiltzen direla esan zuen. Dena dela, mementoz, 12 kilometrotik, lau itxiko dituzte.

Gainera, Jean-Gerard Colibeau portuko ekipamenduko arduradunak gehitu zuen arautegi hori ez bada betetzen, itsasontziak ez direla gehiago Baionako portura sartuko, «haiek ere behartuta baitaude bereak betetzeko, segurtasuna bermatua daukaten portuak soilik erabiltzera».

Horrela bada, Nazioarteko Itsas Erakundeak (OMI) eskatzen dituen arauak betetze aldera, portuko hiru eremutan ­Angeluko Blancpignon, Baionako Saint Bernard eta Tarnos­ guztira lau kilometro hartuko dituen itxitura jarriko dute. Horrez gain, enpresetara sarbide berezituak izango dituzte ibilgailu eta trenek, eta zaindariak eta kamerak ere ezarriko dira.

Hilabete barru hasiko diren lanek, gutxi gorabehera, urtebete iraungo dute, eta urrirako amaituak egongo direla espero dute. Kostua, berriz, milioi bat eurokoa izango dela aurrez ikusi dute, eta MIGk hartuko ditu bere gain. Dezentralizazioaren legeaz geroztik, portua bere esku hartuko duen Akitaniako Kontseiluaren laguntza ere jasoko dute lanok.

ISO agiria

Segurtasun neurriok jartzearekin batera, portuaren kalitateari, ingurmenari eta lan segurtasunari dagozkien ISO agiria lortzeko bidean direla adierazi zuen Berckmansek: «Izapidetze gehienak amaitzear daude eta laster lortuko dugulakoan gaude. Estatu frantsesean antzeko agiririk izango duen lehen portua izango da Baionakoa».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Este no es el camino
Jendartea
Un acercamiento nacional al transporte
Euskal Herria
El Friendship insiste en reclamar la implicación de la UE
Euskal Herria
López pide a Ibarretxe «que siga apoyando» a Zapatero
Euskal Herria
Esperan que Zapatero y Chirac vean una multitud en Bilbo
Euskal Herria
EPPK respalda la marcha y llama a la «acumulación de fuerzas»
Euskal Herria
Grande-Marlaska envía a prisión a Otegi hasta que abone 250.000 euros de fianza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea