GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-30
Leiak salatu du 2x2 bidean «gardentasunik» ez dagoela
Ohiko biltzar nagusia egin zuen Leiak joan den ostiralean. Ehun bat kide bildu ziren, eta elkartearen ondoko asteetako norabideak finkatzen dituen mozioa bozkatu zuten. Bertan, borroka eraginkorra dela aipatzearekin batera, 2x2 egitasmoaren inguruan ez dagoen gardentasunik salatu zuten. Leiak informazio lana jarraitzea erabaki du.

BAIONA

Otsailaren 22an Jean Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiko lehendakariak 2x2 bide proiektua baztertuta zegoela adierazi arren, Leiako kideek zuhur jokatzea erabaki zuten joan den ostiraleko ohiko biltzar nagusian.

«Berria ukan dugularik, euforia handia bizi izan dugu. Baina hurbilagotik ikusi ondoren argitasun eskasia zegoela ohartu gara», nabarmendu zuten kideek. Leiaren mesfidantza Nafarroa Garaitik heldu zaien informazioan datza. «Lasserrek 2x1 bide egitasmoa babesten du; Nafarroako Gobernuak, ordea, oraindik ere 2x2 proiektua aipatzen du», erran zuten. Horri gehitu behar zaio berrikitan bide egitasmoa bere gain hartu duen batzorde iraunkorrak harturiko erabakia: «Guztiz publikoari itxia den batzorde horretan, aho batez onartu dute 2x2 bide proiektuaren bigarren fasean sartzea».

Azkenik, berrikitan Jean Michel Galant Baigorriko kontseilariak JeanJacques Lasserreri egitasmoaren berri emateko eskatu ziolarik, azken horrek ihardukitzea ukatu ziola aipatu zuten. «Kontraesan asko daude egitasmoa bultzatzen dutenen artean», azaldu zuen.

Horiek hala, Leiak orain arte egindako informazio lana eta mobilizazioak egiten jarraitzea erabaki du. Ohiko biltzar nagusia baliatu dute, beraz, ondoko hilabeteetako zereginak finkatzen dituen mozioa bozkatzeko. Bertan, orain arte elkarteak bideraturiko borrokak eraginkorrak direla esan dute, eta betiere, egitasmoa benetan baztertu dute.

Gogoetarako egitura sortu

Ondoko hilabeteetako zereginei begira, elkarteak proiektuaren aurka diren Nafarroako elkarteekin lan eta borroka komuna bideratzea erabaki du.

Mozioan, bestalde, Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko bide garraioari buruzko benetako gogoetarako egitura bat sortzeko eskatzen dute.

Biltzar nagusia egin ondoren, bulego berriaren lehendabiziko bilera eginen dute bihar. Bertan, bide proiektu horren inguruan dagoen gardentasun ezari aurre egiteko informazio lana egiten jarraitzeko ekintzak erabakiko dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Este no es el camino
Jendartea
Un acercamiento nacional al transporte
Euskal Herria
El Friendship insiste en reclamar la implicación de la UE
Euskal Herria
López pide a Ibarretxe «que siga apoyando» a Zapatero
Euskal Herria
Esperan que Zapatero y Chirac vean una multitud en Bilbo
Euskal Herria
EPPK respalda la marcha y llama a la «acumulación de fuerzas»
Euskal Herria
Grande-Marlaska envía a prisión a Otegi hasta que abone 250.000 euros de fianza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea