GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-30
EZKER ABERTZALEAREN AURKAKO ERASO JUDIZIALA
Batasunak PSOE «guda sikologikoa eta probokazioa» eragiten dabilela deritzo
Ezker abertzalearen aurkako ekinbide judizialaz mintzo, Otegi Madrilen zen artean, horiek «Ertzaintzak egindako txibato lanari esker» izan direla nabarmendu zuen atzo Elgoibarren Mikel Zubimendi mahaikideak. PSOEk ere ezker abertzalea «ahultasun egoeran» dagoela irudikatu nahi duela esan zuen, horretarako «probokazio iraunkor eta guda sikologikoa» erabiliz, besteak beste. Hala ere, baikor aritu zen oso Euskal Herrian ireki den aldaketa politikorako aukeraz.

ELGOIBAR

«Probokazio iraunkor eta guda sikologikoaren testuinguruan kokatu behar dira Arnaldoren eta ezker abertzaleko kideen agerraldiak eta azken egunotako gertakizunak». Horrela ekin zion atzo Mikel Zubimendi Batasuneko mahaikideak Arnaldo Otegiren herrian eta hura Auzitegi Nazionalean aurkitzen zen artean ospatutako ekitaldi politikoari. Zubimendik Elgoibarren elkartutako ehunka herritarrei egungo egoera politikoaz Batasunak egiten duen irakurketa helarazi zien, bai eta PSOEri eta EAJri mezu argiak bideratu ere.

Mahaikidearen esanetan, testuinguru horretan bi helburu bilatzen dituzte, eta bietan erratuta daudela adierazteko tiroz hil zuten ezker abertzaleko buru historiko Josu Muguruzaren hitzak ekarri zituen gogora: «Oker dabiltza». Zubimendiren esanetan, batetik ezker abertzalea prozesuan «asto makilatua bezala, ahuldade egoeratik» barneratu dela irudikatu nahi dute. Bestetik, prozesuaren arreta eta euren begiak Madrilera begira jartzea, zentralitate politikoa eta denboren administratzea Madrilek gidatzen duela irudikatu nahi dute.

Ostantzean ere baikor jardun zuen Zubimendik, «eztabaida ezker abertzaleak historikoki defendatu dituen posizio politikoetara» ekarri duela esanez. Ezker abertzaleak «geldiezina den prozesura ekarri du herri hau», nabarmendu zuen mahaikideak, eta hori, ezker abertzaleko kidegoaren urteetako borroka eta lanaren ondorio dela gogorarazi zuen.

«Ertzaintzaren txibato lana»

ETA erakunde armatuak bere ekinbide armatuaren gainean egindako adierazpena ere izan zuen hizpide: «ETAk, bere ekimenarekin, pertsona guztiak, alderdi eta eragileak bere erantzunkizunaren ispiluaren aurrean jartzen ditu. ETAK ez dio sekula santan herri honi kale egin, ez dio kale egingo. Bakoitzak jartzen du nola eta zer modutan prozesu hau bultzatu, prozesu hau blindatu, ispilu horren aurrean erantzun zehatzak emateko tenorean».

Azken asteotan Batasunatik bidaltzen ari diren mezuak berretsi zituen Zubimendik: «Konfiantza eta lasaitasuna». Baina horiek aipatu baino lehen Mahai Nazionalaren izenean bi mezu helarazi zizkien PSOE eta EAJri. Gobernu espainolean dagoen alderdiaz, «sabotaia iraunkor baten deklarazioa» egin duela esan zuen, ezker abertzalearen aurka azkenaldian bideraturiko erasoak izendatuta. Tartean, «xantaia mafioso eta estortsio ekonomikoaren testuingurua» dagoela aipatu zuen, baita «biolentzia errepresiboa politika egiteko arma gisa» erabiltzen duela salatu ere.

Alderdi jeltzaleari ere gogor zuzendu zitzaion, ezker abertzaleko kideen konparezentziak «Ertzaintzak egindako txibato lanari esker» egin direla esanez. EAJk orain artean agertu dituen bi mezu aipatu zituen: batetik, «prozesua denboran luzatu eta usteltzeko saioak», eta bestetik, «Estatuarekin egin duen paktua».

«Guk konfiantza osoa daukagu herriarengan, eta guk herriarekin eta bakarrik herriarekin egingo dugu aurrera» esa- nez amaitu zuen mahaikideak ekitaldi politikoa.



«Arnaldo, herria zurekin», karriketan barna
G.M.

ELGOIBAR

«Orain herria, orain bakea» proposamenaren jendarteratze dinamikaren baitan eta euskal herritarron erabakitze eskubidearen gainean egindako ekitaldia baino lehen, eta Arnaldo Otegi mahaikidea Auzitegi Nazional espainolean aurkitzen zen artean, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Elgoibarko kaleetan barrena, «errepresiorik ez, Arnaldo herria zurekin» leloa zeraman pankartak bidea ireki- tzen zuela.

Elgoibarko enparantzatik abiatu zen manifestaziora, kaleetan barneratzen joan ahala, gehituz joan zitzaizkien ibilbide guztian herritarrak. «Arnaldo herria zurekin» izan bazen ere gehien oihukatu zen lema, «orain herria, orain bakea», «errepresioa ez, konponbidea bai», «borroka da bide bakarra» edota «presoak kalera amnistia osoa» gisako leloak ere entzun ziren.

Ordu erdiz manifestazioan Elgoibar gurutzatu ostean, ehunka lagunak enparantzan elkartu ziren ekitaldi politikoari hasiera emateko.

Konponbide demokratikoaren aldeko ekimenak Debagoienan

GARA

ARRASATE

Debagoiena bailarako ezker abertzaleko kideek hainbat ekimen antolatu dituzte apirilaren leko astean, hain justu konponbide demokratikoaren aldeko ildoan kokaturi- koak. «Gatazka politikoari modu demokratikoan irteera eman diezaiogun, ezkertiar eta abertzale garen debagoiendarrok gure ekarpe- na egin nahi dugu», adierazi zuten prentsa agerraldian, euren aburuz, ikusle papera jorratzen badute, prozesua ez baita abiatuko. «Eragile eta aktore aktiboak izan behar dugu, arriskuei eta oztopoei aurre eginez», gaineratu zuten.

Horregatik, eta Anoetako proposamena jendarteratzeko, hitzaldiak emango dituzte bailarako herrietan. Apirilaren 3an Arrasaten izango da, eta jarraian Eskoriatzan, Bergaran eta Aretxabaletan. Apirilaren 7an, ostiralean, gainera, udaletxeetan pairatzen duten bazterketa politikoak konponbiderako ekartzen duen oztopoa salatze- ko, eskualdeko manifestazioa eta ekitaldia antolatu dute, Ońatiko enparantzatik abiatuko dena arratsaldeko 19.30ean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Este no es el camino
Jendartea
Un acercamiento nacional al transporte
Euskal Herria
El Friendship insiste en reclamar la implicación de la UE
Euskal Herria
López pide a Ibarretxe «que siga apoyando» a Zapatero
Euskal Herria
Esperan que Zapatero y Chirac vean una multitud en Bilbo
Euskal Herria
EPPK respalda la marcha y llama a la «acumulación de fuerzas»
Euskal Herria
Grande-Marlaska envía a prisión a Otegi hasta que abone 250.000 euros de fianza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea