GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-30
«Disidentziarako eskubidearen defentsan jarraituko dugu»

MADRIL

Herri mugimenduei laguntzeko jaio zen Joxemi Zumalabe Fundazioa, eta lan horretan jarraitzen dute egun ere. Atzo, aldiz, herri mugimenduak izan ziren fundazioko kideei babesa eta elkartasuna ematera Madrilera hurbildu zirenak.

55 eragiletako ordezkariak joan ziren, eta, orotara, ia 200 talderen atxikimendua du irakurri zuten idazkiak. Hauxe da hark hitzez hitz esaten duena:

«Euskal Herriko Herri Mu-gimenduetako ordezkariok, 18/98+ makro-sumarioak direlaeta, ondorengoa azaldu nahi dugu:

Euskal Herrian, bestelako jendarte baten alde ari gara lanean, hainbat talde eta espa-rrutan. Askotarikoa eta oso ezberdina da gutako bakoitzak duen pentsamendu eta proiektua, eta batzen gaituena da egungo sistema eraldatzeko asmo irmoa.

Joxemi Zumalabe Fundazioko kideen deklarazioen unean gerturatu gara hona, herri mugimenduaren eremuan lanean dabilen eragilea delako. Horrez gain, Espainiako Auzitegi Nazionalak, egungo sistemaren barruan urratzen dituen eskubideak salatzeko iritsi gara: Herri Mugimenduak hain bereak dituen antolatzeko eta disidentziarako eskubideak urratzen ari direla ulertzen dugu.

­Antolatzeko eskubidetzat dugu: proiektu politiko zein sozial bat sortu, garatu edo-eta defendatzeko talde antolaketarako eskubidea.

­Disidentziarako eskubidetzat: sistematik at, eta sistemaren kontra pentsatzeko, egiteko eta eragiteko dugun eskubidea.

Makro-sumario hauetan, epaitzen ari diren pertsona eta erakundeez gainera, izaera oso bat epaitzen ari direla uste dugu. Horren guztiaren aurrean, gaur hemen bildutako eragi- leetako ordezkariok, zein etortzerik izan ez duten ehunka eragilek, ondorengoa adierazi nahi dugu:

1. Gure izaera anitza kontuan izanik, ez gatoz proiektu politiko edo sozial bat defendatzera edo aldarrikatzera. Edozein pertsona edo taldek proiektu bat izateko, garatzeko eta defendatzeko duen eskubidea aldarrikatzen dugu, eta eskubide hori oztopatzen duten neurriak eteteko eskatzen dugu.

2. Epaiketa gertutik ikusi eta, bide batez, 18/98ko auzipetuei gure elkartasuna adierazi nahi diegu.

3. Herri Mugimenduaren izaera eta jarduteko oinarri diren biltzeko, antolatzeko eta disidentziarako eskubidearen defentsan jarraituko dugu gure eguneroko jardueren bidez, bakoitzak gurean eta guretik.

4. Konpromisoa hartzen dugu, dagozkigun eskubide zibil eta politikoen defentsan, etengabeko mezulari lanak egiteko eta epaiketa honetan gertatzen ari denaren berri emateko».

Kontzentrazioa ere egin zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Este no es el camino
Jendartea
Un acercamiento nacional al transporte
Euskal Herria
El Friendship insiste en reclamar la implicación de la UE
Euskal Herria
López pide a Ibarretxe «que siga apoyando» a Zapatero
Euskal Herria
Esperan que Zapatero y Chirac vean una multitud en Bilbo
Euskal Herria
EPPK respalda la marcha y llama a la «acumulación de fuerzas»
Euskal Herria
Grande-Marlaska envía a prisión a Otegi hasta que abone 250.000 euros de fianza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea