GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-30
Euskararen Erakunde Publikoak eta Lakuak elkarlana indartu nahi dute
Lakuako Gobernuak Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko ematen dituen dirulaguntzak ontzat jo bazituen ere, hemendik aurrera elkarlana indartzeko asmoa azaldu zuen. Horretarako, aurreko hitzarmena sinatu zenean oraindik sortu gabe zegoen Euskararen Erakunde Publikoak aurrera daraman proiektuak laguntzeko asmoa azaldu zuen atzo Baionan Miren Azkaratek, Euskararen Erakunde Publikoko agintariekin bildu ondoren.

BAIONA

LakuakoGobernuak eta Ipar EuskalHerriko Euskararen Erakunde Publikoak euskara eta hizkuntza politika gaietarako lankidetza bidea aztertzeko eta sakontzeko bilera egin zuten atzo Baionan.

Euskararen Erakunde Publikoak Baionan duen egoitzan izandako bilkuran, Ipar Euskal Herriko erakundearen aldetik Max Brisson presidentea, Vicent Bru eta Frantxua Maitia presidenteordeak, Pierre-Andre Durand suprefeta, Estatu frantziarraren ordezkari gisa, eta Euskaren Erakunde Publikoko zuzendari Jean-Claude Iriart izan ziren.

Lakuako Gobernuaren ordezkaritza, berriz, Miren Azkarate Kultura sailburuak, Jose Mari Muñoa lehendakariaren Kanpo Harremanetarako komisionatuak, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Miren Mateo Koordinaziorako zuzendariak osatu zuten.

Euskararen Erakunde Publikoa Estatu frantziarrak, Akitaniako eskualdeak, Pirinio Atlantikoetako departamenduak, Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Euskal Kulturaren aldeko Herrien Elkargoak osatzen dute.

Balorazio positiboa

Bilerari hasiera emateko, Lakuako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko elkarlanaren 2005eko balorazioa aurkeztu zuten. Aurreko urteotan gertatu den bezala, bi partaideek elkarlanaren balantzea biziki positiboa izan zela nabarmendu zuten, Max Brissonek nabarmendu zuenez, bi aldeak hobeto elkar ezagutzeko balio izan duelako eta konfiantzazko harremana sortu delako, bai hautetsien mailan, baita zerbitzuen artean ere.

Hain zuzen ere, 2003. urtean sinatutakoprotokoloan, esan zutenaren arabera, hizkuntza politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetza instituzionalerako oinarriak jartzeaz gain, erakundeen arteko lan harreman normalizatuak eta iraunkorrak sortu ditu.

Ondoren, 2006ko lan-ildoak aztertu zituzten. Horienartean, erakunde bietako ordezkariek akordio berria eraikitzeko borondatea eta konpromisoa azaldu zuten. Hiru dira, nagusiki, bi administrazio horien arteko akordio berria hitzartzeko arrazoiak.

Horrela, 2003an Baionan sinatutako protokoloa Lakuako Gobernua eta lurralde kolektibitateko Obragintza Publikoko Herrialdeko Frantses erakundeen artean izenpetu zen. Orain, berriz, Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika bere gain hartu du bere barne diren erakunde publiko guztientzat. Hori dela-eta, interesgarritzat jo zuten akordioa erakunde berriarekin izenpetzea.

Bestalde, sustapen-lerroen definizioari dagokionez, Baionako protokoloa Hitzarmen Bereziko programaren barne zen, baina Euskararen Erakunde Publikoaren helburuak programa hori baino haratago doaz, hizkuntza politika orokorra definitzeko eta obratzeko ardura duen neurrian.

Horretaz gain, elkarrekin urratutako hiru urteko lanaren ondotik, «mugaz bi aldeko erakunde publikoen artean lankidetza-modu eta proiektu handizaleagoa sortzeko baldintza egokiak» daudela nabarmendu zuten.

Horiek hala, 2006. urtean euskararen gaineko hizkuntz politikako gaietan «mugaz gaindiko lankidetza-ildoak» jasoko dituen akordioa landuko dute.

Nolanahi ere, elkarlanerako akordioa landu bitartean eta Baionako protokoloaren izpirituari jarraiki, elkarlanerako beste proposamenak aztertu dituzte. Horien artean, 2006an Lakuako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egiteko duen Euskal Herriko laugarren Inkesta Sozio- linguistikoa aztertu zuten.

Orain arte Ipar Euskal Herri- anEuskal Kultur Institutuak hartzen zuen ardura hori, baina aurrerantzean Euskararen Erakunde Publikoak egingo du.

Elkarlan horrek, dena den, frantziar Errepublikakolegearen mugak izango ditu. Horregatik, Lakuako Gobernuak ezin izango ditu Ipar Euskal Herriko ikastolek edo eskola katoliko elebidunek egin behar dituzten higiezinetako inbertsioei laguntzarik eman.

Bestalde, Max Brissonek Nafarroako Gobernuak ekimen horretan ez duela parte hartuko gaineratu zuen, haren esanetan, Miguel Sanzen gobernuak ez baitu euskara haren mugaz kanpo laguntzeko borondaterik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Este no es el camino
Jendartea
Un acercamiento nacional al transporte
Euskal Herria
El Friendship insiste en reclamar la implicación de la UE
Euskal Herria
López pide a Ibarretxe «que siga apoyando» a Zapatero
Euskal Herria
Esperan que Zapatero y Chirac vean una multitud en Bilbo
Euskal Herria
EPPK respalda la marcha y llama a la «acumulación de fuerzas»
Euskal Herria
Grande-Marlaska envía a prisión a Otegi hasta que abone 250.000 euros de fianza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea