GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-04
EAEn gehien eskatzen duten etxebizitza ereduaren salneurria 250.000 eurokoa da
Higiezin enpresa batek kaleratu berri duen “Etxebizitzen Eskaria 2005” ikerketak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gehien eskatzen diren pisuen eredua finkatu du. Azterketak agertu du hiru lurraldeetako biztanleen eskari nagusia hiru logelako etxebizitza dela, 89 metro koadroko espazioa duena eta, batez beste, 250.463 euro balio duena.

BILBO

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gehien eskatzen duten etxebizitza ereduaren batez besteko salneurria 252.463 eurokoa da, expocasa.com higiezinen atariak kaleratu berri duen “Etxebizitzen Eskaria 2005” ikerketak adierazten duenaren arabera. Ikerketa egite aldera, atariak zehaztu du hiru herrialdeetako biztanleen eskari nagusia hiru logelako pisua dela, 89 metro koadro inguruko espazioa duena eta zenbait solairu dituena.

Era berean, azterketak zehazten du herrialde garestiena Bizkaia dela, bertako etxebizitzen batez besteko salneurria 256.903 eurokoa baita. Gipuzkoako pisuen balioa ere ez dago urrun, 240.050 euroko balioa ematen baitiete baldintza horiek betetzen dituzten pisuei. Araban, berriz, 220.517 euroren truke lor daiteke eredu horren araberako etxebizitza bat.

Herrialde garestiena Bizkaia bada ere, herriz herri egindako ikerketak salneurri altuena Donostiako etxebizitzek dutela azaleratzen du. Horrez gain, Estatu espainoleko pisu garestienak hiri horretan daudela zehazten du atariak, 354.748 euroko salneurriarekin. Bilbok bosgarren postua hartzen du eskema berean (250.077 euro) eta Gasteizen 213.278 euro balio du ereduaren araberako etxebizitza batek.

Etxebizitza motak

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen %86,39k bizilagun-blokeko etxebizitza bat nahi dutela zehazten du ikerketak. Urrunetik jarraitzen diote landetxean (%4,11), apartamentuan (%1,97), elkarri atxikitako txaletean (%1,95), duplex batean (%1,41), bakarkako txaletean (%1,22) eta estudio batean (%1,22) bizi nahi dutenen kopuruek.

Tamainari dagokionez, 89 metro koadroko etxebizitzak dira nagusi. Bizkaikoak dira espazio handien dutenak 90 metro koadrorekin, Arabakoek 87 metro koadro dituzte bataz beste, eta, azkenik, Gipuzkoako etxebizitzak dira txikienak, 80 metro koadrorekin.

Hiru logelako pisuak nahi dituzte biztanleen %44,32k; birekin konformatzen dira %32,37, eta lau logelako etxebizitzen bila abiatzen dira %10,39. Logela bakarreko pisuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %9,73k soilik eskatzen dituzte.



Destacan el bajo número de las fincas hipotecadas

BILBO

Los datos correspondientes al mes de enero del Instituto Nacional español de Estadística (INE) apuntan que en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa hay un total de 301 fincas hipotecadas por cada 100.000 habitantes, la segunda más baja del Estado español ­la primera es Galicia­. Destaca también el bajo número de cambios en las condiciones de las hipotecas y el detalla que se cancelaron sólo 126 hipotecas por cada 100.000 habitantes.

En Araba, Bizkaia y Gipuzkoa se contabilizaron 5.334 de las 172.333 fincas hipotecadas constituidas en e Estado español, con un total de 892.034.000 de euros de capital prestado. Las fincas urbanas hipotecadas ascendieron a 5.180, con un capital prestado de 844.088.000, y las viviendas hipotecadas a 3.990, con un capital de 570.046.000.

El mayor número de fincas hipotecadas correspondió a Bizkaia (2.909 fincas, con un capital de 444.300.000 euros), seguida de Gipuzkoa (1.424 y un capital de 246.116.000) y Araba (1.001 y 201.616.000).

En cuanto a los cambios en las hipotecas, el indicador ascendió a 257, y las cancelaciones alcanzaron 2.229 de las 76.051 del total. En concreto, se registraron 54 en fincas rústicas, 2.175 en urbanas y 1.594 en viviendas. Bizkaia contabilizó 1.131 cancelaciones, Gipuzkoa, 650 y Araba, 448.

Las Cajas de ahorro aportaron una cantidad de 385.920.000 euros para 2.314 fincas urbanas, mientras que los bancos aportaron 302.128.000 euros para 1.171 fincas de este tipo y otras entidades 156.040.000 euros a 1.095 fincas.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«ETA tomó la iniciativa, Zapatero debe ahora asegurar un proceso de paz»
Kirolak
Valverde gana en un fiasco de etapa
Mundua
Pierden contacto con un buque con 600 inmigrantes cerca de las islas Canarias
Iritzia
Bienestar del Norte, subsistencia del Sur
Kultura
«Bertsolaritzan umorea gehiago lantzen dut bizimoduan baino»
Euskal Herria
UPN y CDN pactan un acuerdo antidemocrático en el Parlamento de Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea