IRUŃEA
Parlamentuak Nafarroako Gobernuan talde abertzaleak izateko aukeraren kontra deklarazio bat onartzea lortu zuten atzo UPNketa CDNk, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak duten gehiengoa eta PSNk bozketan parte hartu ez zuela aprobetxatuta.
«Foru Hobekuntzan azaltzen denez, Nafarroa Foru Erkidego bereiztu gisa mantentzeko proiektu politiko eta instituzionala Nafarroako Gobernuak erabat bermatu behar duela- koan gaude. Horregatik, arbuiatzen dugu Nafarroako Gobernua proiektu honekin bat ez datozen eta Foru Erkidegoa eta herri nafarraren berezko izaera desagertarazi nahi duten indar politikoek osatzea», esaten du atzo onartu zuten deklarazioak.
Astelehenero, Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak bilera egiten dute, eta atzo ETAren ekintzen etenaldiaren gaineko hiru proposamen zeuden bozkatzeko. Horietako bik, Aralarrek eta EAk aurkeztu zituztenak, elkarrizketaren alde egiten zuten; bestea, UPNrena eta CDNrena zen.
PSN alderdiak gai horien gaineko bozketan ez zuela parte hartuko adierazi zuen, eta, hori dela-eta, Aralarrek eta EAk euren proposamenak baztertu zituzten.
Horrez gain, UPNketa CDNk aurkeztu zuten eta onartu zen adierazpenean, ETAren su-etena dela-eta, «edozein bortxakeria eta estortsio behin betiko uztea espero» dutela esaten da, eta bide batez, ETAri «desagertzeko eta armak betiko uzteko» eskatzen dio, «gizartearen osotasunak egin duen bezala». Su-etena dela-eta, «zuhurtziaz jokatzeko» eskatzen du eta egungo egoera «herritar guztien izaera demokratikoaren lorpen- tzat» jotzen du.
«Nafarroa trukerako txanpon gisa ez erabiltzeko» eskaera berretsi ondoren, Parlamentuak edozein negoziaziotan nafarren borondatea ordeztea ez duela onartuko gaineratzen du UPNren eta CDNren testuak.
ETAren ekintzen etenaldiaren ondorioz gerta daitezkeen ekimenei buruz, «gai horiei buruz eztabaidatzeko organu egokia erakundeak direla» aipatzen du, eta dei zuzena egiten die «alderdi politiko demokratikoen batasunaren alde».
EAko bozeramaile Begońa Erraztik «zentzugabetzat» jo zuen UPNketa CDNk Parlamentuan orain daukaten ge- hiengoa aprobetxatzea Nafarroan gobernu alternatibo baten aurka azaltzeko.
«Egungo Foru Gobernua osatzen duten alderdien jarrera elkarrizketa politikoa eta akordio demokratikoak lortzea ukatzea da. Justizia eta oreka sozialaren oinarriekin Nafarroako herritarren beharrei erantzungo dien Gobernu aurrerakoi baten alternatibaren erabat beldur dira», gaineratu zuen Erraztik.
EAJk ere gogor kritikatu zuen UPNeta CDNren jarrera. NBBko buru Jose Angel Agirrebengoak «elektoralista eta baztertzailetzat» jo zuen aurkeztu zuten eskaera. «Ulergaitza dabi alderdiok gure etorkizunak nolakoa izan behar duen inposatzea», esan zuen.