Betiko informazio telefonoa atzotik ez da martxan
BAIONA
Atzora arte Estatu frantsesean telefono bitartez informazioa lortzeko erabiltzen ahal zen 12 zenbakia ez da gehiago martxan egongo. Zenbaki horretara deituz gero, ez du inork erantzungo. Azalpen grabatu bat entzungo da, eta orain 118tik hasten den sei zenbakidun telefono batera deitu behar dela esaten du.
118 zenbakidun telefonoak agertu eta prezioak nabarmen garestitu dira; gainera, gehiegizko aukerak kontsumitzailea nahasi du.
Kontsumitzaileen aldeko elkarteek azaldu dute normalean eroslearen onerako den lehiaren aldekoak badira ere, kasu honetan ez dela kontsumitzaileentzat onurararik izango. Horregatik bi gomendio egin dituzte: ahal delarik telefono finkoetatik deitzea eta fakturazioa minutuka egiten duten zenbakiak saihestea.
|