|
|
|
|
|
Hondakinei buruzko eztabaida publikoa bertan behera utzi dute
DONAPALEU
Datorren apirilaren 6rako Amikuzeko herri elkargoan antolatua zen «Zer irtenbide hondakinentzat Euskal Herrian?» eztabaida publikoa ez dute egingo. Bertan behera utzi dute Alain Iriart eztabaidan parte hartu behar zuen Bil ta Garbiko presidentea ez dela joango. Azken horrek bertan parte hartzeko baldintzatzat jarri zuen lehenago Amikuzeko herri elkargoko hautetsiei hondakinen tratamendurako txostena aurkeztea, baina ez da posible izan, nahiz eta eztabaida duela bi hilabete antolatua izan zen. Amikutzu elkarteak salatu du hautetsiak Bil ta Garbirekin ez biltzeko hartzen ari diren jarrera.
Izenburu berarekin beste eztabaida publiko bat antolatu dute Abertzaleen Batasunak eta Berdeek Baionako IUTn apirilaren 6rako.
|
|
|
| |
|
|
|
|
|