GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-04
Txekiar Errepublika da uholdeen kaltetu larriena
·Salbuespen egoera ezarri du Gobernuak herrialdeko 14 eskualdeetako zazpitan

Txekiar Errepublika, Austria, Hungaria eta Alemaniako herritarrak etengabe gora egiten ari diren ibaiei begira daude. Euriteek eta urtutako izotzak larrialdian jarri dituzte errekaldeetako ondoko dozenaka herri. Txekiar Errepublikan sei hildako eragin dituzte. Herrialde horietan dikeak sendotzen buru-belarri lanean dabiltza.

PRAGA

Europako erdialdeko herrialdeak ibai nagusiei begira daude. Ur maila apurka-apurka igotzen ari da, baina eten barik, eta leku batzuetan gainezka egin du. Etxebizitzak hondatu eta errepideak trabatu dituzte uholdeek. Egoera ez da oso larria, baina 2002ko udako hondamendia berriro gertatuko den beldur dira asko.

Txekiar Errepublikako egoera bereziki larria da. Bertako Gobernuak salbuespen egoera ezarri zuen atzo, hamalau eskualdeetako zazpitan. Herrialde horretan sei lagun hil dira eta Elba, Morava eta Moldava ibaien bailaretan kaltetu ugari dago.

Armada dikeak eraikitzen ari da hogei bat herritan eta biztanleak arriskuan dauden herrietatik eramaten.

Joan den astean, hainbat herritarrek pasiboa izatea egotzi zioten Gobernuari. Kritikei aurre egin nahian, atzo krisi kabinetea osatu zuen eta kaltetuentzako 172 milioi euroko diru-laguntzak agindu zituen.

Austrian ere arazoak eragiten ari dira uholdeak. Hildakorik ez, baina kalte material handiak izan dira. Durnkrut herrian ­Eslovakiako mugatik gertu­ egoera larritu zen atzo gauean March ibaiaren urak dike bat apurtu zuenean. Horren ondorioz, herria bakartuta gelditu da eta biztanleen erdiak etxeak uztera behartu zituzten agintariek.

Hungarian ere Danubio eta Ipoly ibaien ertzetako lurraldean larrialdi egoera ezarri zuen atzo Gobernuak. Budapesteko auzo batzuetan urak gainezka egin zuen eta eraikin asko hondatu zituen. 10.000 lagun ­langile bereziak eta boluntarioak­ lanean ari dira gorantz doan Danubioko urari eusteko.

Alemaniako ekialdeko Sajonia eskualdean ere errekak gainezka egiteko zorian daude. Dresden, ostera, Elba ibaiaren igoera oso motela izaten ari da eta horrek egoerari aurre egiteko denbora eman die. Hala ere, datozen egunotan ez duela atertuko adierazi dute.

Ekologisten salaketak

Herrialde horretako Ingurugiroa Laguntzeko erakundeak salatu zuen 2002ko uholde handien ondoren agintariek ez zituzten neurri egokiak hartu hondamendia berriro ez gertatzeko. Ekologisten esanetan, dikeak sendotzea ez da nahikoa, gero eta handiagoak diren ur haziak absorbitzeko errekaldeak zabaldu beharko liratekeelako, haien ustean.



Tornados arrasan el centro y el sudeste de EEUU

WASHINGTON

Los tornados y vendavales que azotan varios estados del centro y sudeste de Estados Unidos desde el domingo se han cobrado al menos 23 vidas y han dejado una estela de destrucción a su paso, informó ayer CNN. La zona más castigada por las inclemencias meteorológicas es Tennessee, donde se registraron 15 víctimas mortales, en Missouri hubo tres muertos y uno en Illinois. Muchas personas aún estaban atrapadas en sus casas destrozadas por los temporales, mientras que las operaciones de rescate se veían entorpecidas por los escapes de gas natural y por los apagones producidos por el derribo de postes del tendido eléctrico. La Cruz Roja se ha desplegado en las zonas afectadas para buscar refugio a los habitantes que han abandonado a sus viviendas.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«ETA tomó la iniciativa, Zapatero debe ahora asegurar un proceso de paz»
Kirolak
Valverde gana en un fiasco de etapa
Mundua
Pierden contacto con un buque con 600 inmigrantes cerca de las islas Canarias
Iritzia
Bienestar del Norte, subsistencia del Sur
Kultura
«Bertsolaritzan umorea gehiago lantzen dut bizimoduan baino»
Euskal Herria
UPN y CDN pactan un acuerdo antidemocrático en el Parlamento de Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea