GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-04-04
Ez zaitzala telebistak engaina

Gaizka Lasa

Kazetaritza ikasi eta errepidean lizentziatu nahi duen batek esatea, agian harriak nire teilatura botatzea izango dela esango duzue, baina telebistaren gezurrez idaztea erabaki dut.

Goi mailako txirrindularitza telebistaz eta errepide bazterretik aldi berean ikusteko aukera izan nuen atzo. Eta bi lasterketa desberdin ziruditen. Lasaia, ibilbide erosokoa, erraza eta ia-ia loa eragitekoa bata. Bestea, aldiz, soinu eta kolorez betea, bizia, azkarra, gogorra eta emozioz betetakoa.

Telebistan, Astigarragatik Oiartzunera tropela autobide eroso batetik igarotzen ikusi nuen; Gurutzeko malda hasi orduko bukatu zuten, eta Gaintxurizketan malda behera zihoazela zirudien. Erlaitz nekatu gabe pasatu zutela sinetsarazi nahi izan zigun telebistak, baita Jaizkibel plater handiarekin igotzen dela ere. Baina entrenamenduetan oinarrituta, Oiartzun inguruan zabalean oso metro gutxi daudela hitz ematen dizuet, Gurutzek gutxienez bi kilometro dituela, Erlaitz igotze hutsak baduela meritua eta Jaizkibelen malda dagoela.

Txirrindulariek atzo afaria irabazi zutela, alegia. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«ETA tomó la iniciativa, Zapatero debe ahora asegurar un proceso de paz»
Kirolak
Valverde gana en un fiasco de etapa
Mundua
Pierden contacto con un buque con 600 inmigrantes cerca de las islas Canarias
Iritzia
Bienestar del Norte, subsistencia del Sur
Kultura
«Bertsolaritzan umorea gehiago lantzen dut bizimoduan baino»
Euskal Herria
UPN y CDN pactan un acuerdo antidemocrático en el Parlamento de Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea