Urduritasuna nagusi lehen egunean
Iñigo Chaurreau
Urduri ekin zion tropelak Itzuliko lehen jardunaldiari. Etxekoek motibazio eta, aldi berean, urduritasun extra izaten dugulako;kanpokoek, karrera honek mirespena, errespetua eta beldurra sortzen duelako;eta denok, etapa gogorra eta, era berean, motza zelako, eta lehena zela kontuan hartuta, erabakigarria izan zitekeelako.Azkenean, eguna ez da uste genuen bezain erabakigarria izan, aurreko taldea nahiko handia izan baita. Pertsonalki, egun inportantea zen niretzat, eta pozik nago, ondo sentitu naizelako, nahiz eta lehen talde horretan ez sartu:Erlaitzen eta Jaizkibelen artean arazo mekaniko bat izan dut:atzean hasi naiz, gainditu dut, baina ez naiz aurrean sartzeko gai izan. Triste nago horregatik, baina, batez ere, pozik eta nahiko animatuta hurrengo egunei begira, sentsazio onak izan ditudalako. Bigarren etapa erabakigarria izan daiteke. Portuak bata bestearen atzetik igoko ditugu eta horrek eragin dezake hausketa;Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren antzekoa izan daiteke. Beharbada ez da lider sendorik irtengo, baina sailkapen nagusia argiago ikusiko dugu. -
|