- Areto futbola (Emakumezkoen Ohorezko Maila)
Hegoaldek estu eta larri irabazi du Ourensen
DONOSTIA
Hegoaldek estu eta larri irabazi zuen Ourenseren kiroldegian 3 eta 4. Galiziarrak sailkapeneko atzealdean daude mailari eusteko borrokan, eta azkenean puntuak Gipuzkoara etorri ziren.
Tolosarrak lasai daude sailkapeneko erdiko aldean. Bolada txarra gainditu zuten, eta orain inongo arriskurik gabe jokatu ahal izango dituzte hemendik aurrerako partidak. Lehen zatian urdinak jaun eta jabe izan ziren, eta horri esker 1-3 aurretik joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian, ordea, Ourensek presio handia egin zuen, eta 3-3koa jarri zuen markagailuan, baina azkenean, Tolosako neskek garaipena lortu ahal izan zuten. Itzi izan zen partidako protagonista nagusia bi gol eginda. Emik eta Sarak bana egin zuten.
Hauek jokatu zuten Tolosako taldean: Nerea, Vicky, Itziar, Maider eta Isa. Gero, Emi, Mirian eta Arana ere aritun ziren. Datorren larunbatean Gironella hartuko dute Usabalgo kiroldegian.
|