- Harri-jasotzaileak
Larretxea nagusi izan da Etxauriko harriarekin
DONOSTIA
Patxi Larretxea nagusitu zen herenegun Etxaurin jokatu zuten lehiaketan.Bertako harri baldarra izan zuten jasotzeko hiru harri-jasotzailek. Harriak 136,5 kilo pisatzen ditu. Larretxeak, irabazteaz gain, marka berria ere ezarri zuen. Iaz Urrutiak egin zuena lau alditan ondu baitzuen, hamar aldiz berdindu baitzuen harria bizkarrean Arraiotzen bizi den kirolariak. Urrutiak iaz sei aldiz jaso zuen, baina herenegun bost aldiz berdindu zuen bost minutuan.
Sailkapena
|